Aniztasuna eskolan

Aniztasuna eskolan

sábado, 29 de abril de 2017

12. ASTEA

Arratsalde on, pizkanaka pixkanaka asteak aurrera joan dira eta ia ia kurtxo amaieran kokatzen gara; beraz, portafolioari agur esateko momenturako gutxi geratzen da.

Aste honetan zehar, metodologiari buruz hitz egiten aritu gara. metodologia, nola irakatsi galderari buruzko hausnarketa  da, hau da,  ikastetxe, ziklo, maila, ikasgai, arlo, etab. batean zer printzipio, metodo, estrategia, teknika, jarduera, gelaren antolakuntza, etab. erabili behar ditugun argitzen duen hausnarketa da.

Printzipio nagusiei dagokienez, batzuk aurki ditzakegu, afektibotasun-printzipioa, bakoizte-printzipioa, Sozializazio-printzipioa, Irakaskuntza kolektiboa, globalizazio-printzipioa, aktibotasun-printzipioa, sormen-printzipioa eta transferentzia printzipioa.

Afektibotasun-printzipioa, afektibitateak eragina dauka umearen garapen kognitibo, afektibo-sozial eta fisikoan. Afektibitatearen beharra, elikatzea edo babesa bezain oinarrizkoa da.
 Hezitzailearen ardura, giro atsegin eta goxoa sortzea, umeak, diren moduan onartu, tratatu eta erlazio pertsonala eta berezia sortzea  (arreta eman, gogoz entzun, errespetatu, bakoitzaren beharrizanak asebete, erabakitzeko aukera eman, etab.), umeen gaitasunetan konfiantza izatea. Lorpenak ospatu eta oztopoak gainditzeko baliabideak eskaini, baita tonu atseginez hitz egitea (hitzez zein gorputzez).

Bakoizte-printzipioa, Irakaskuntza subjektu bakoitzaren premia eta ezaugarriei egokitzeko beharrean du oinarria, baita talde homogeneoak (antzeko ezaugarriak dituzten umeak) eta heterogeneoak (ezaugarri desberdinak dituztenak). Azken hauen erabilpena gomendatzen da, ez dira sexu bereizketak egin behar bestela txikitatik ulertuko dutelako egokia separatuta egotea dela.
 Talde heterogeneoak eratzean, espazioa, denbora eta baliabideak malgutu eta dibertsifikatu beharko dira: 
 Gela txokotan eta tailerretan banatu.
Bakoitzak bere kabuz lan egiteko edo jolasteko denbora eman.
Erabilpen anitzeko baliabideak eta baliabide anitzak eskaini 
Montessori, Laborategiko Dalton plana, fitxa sistema, irakaskuntza pertsonalizatua, lan autonomoa, irakaskuntza programatua, menperatzeikastea, kontratuak, tutoretzak, egokitzapen indibidualak...

Sozializazio printzipioa, Gizartearen kide egiten gaituen prozesua da sozializazioa da.
 Norbanakoak bere inguruko taldeetara moldatzen ikasten du, arau, irudi eta balioak bereganatuz. Prozesu honek bizitza guztia irauten du eta honetarako behar diren ezinbesteko eragileak dira familia, lagun taldea, komunikabideak, teknologia eta eskola dira.
 Eskolak, sozializazio prozesu hau erraztu dezake. Ikaslearen inguruko gizarte taldean integrazioa eta sozializazioa bilatzen dira. Eskoletan sozializatzeko jarduer desberdinak egiten dira,  taldekatzea (bikotea, talde txikia, lan-taldeak, gelako taldeak, talde handiak, etab.) edota asanbladak egitea
Gelak eta eskolak ongi funtzionatzeko ardurak ikasleen gain jarriz, eskolak komunitatean parte hartuz, Freinet teknikak, Cousinet metodoa, irakaskuntza kooperatiboa, ikas- komunitateak, berdinen arteko tutoretzak, talde-teknikak, gizarte trebetasunak, autogestioa, elkarlaneko irakaskuntza.

 Irakaskuntza kolektiboak, ikasgai magistral, irakaskuntza zuzena eta galderen erabilpena barne hartzen ditu • Ikasgai magistrala, irakaslean eta ezagutzen transmisioan oinarritzen den irakaskuntza da. Orokorrean, komunikazioa norabide bakarrekoa da, non irakaslea aktiboa eta ikaslea pasiboa den. Honen helburua, ikasleak ikasten ari direna menperatzera heltzea eta horretarako laguntza ematea ezinbestekoa da.

Globalizazio printzipioa, globalizazioa funtzio naturala da, ezagutzak globalki barneratzen dira (ez analitikoki) eta norberaren interesetatik abiatuta (eguneroko arazoak, gizartekoak, taldeko edo norbanakoaren interesak). Ikaste esanguratsua bultzatzen du eta hau Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan edukiak antolatzeko era egokiena da. Bestetik,Ikasgelako ordutegia ez da ikasgai, arlo edo esperientzia eremuen inguruan antolatzen, jarduera moten arabera baizik (lehen orduan, topagunea, korro, bilera edo asanblada landuko dena aukeratzeko eta antolatzeko; bigarrenean, talde lana edo lan pertsonala, interesgune edo proiektua lantzen joateko; ondoren, baterapena, egin denaren berri emateko.) 
Decrolyren metodoa (interes guneetan oinarri), Freineten globalizazio naturala (umeen proiektuen eta tekniken erabilpena), Kilpatricken proiektuen metodoa, lan proiektuak.

Aktibotasun-printzipioa, Ikaslea izaki aktiboa den heinean era independentean ikasten eta lan egiten irakatsiko zaio, baita erabakiak autonomiaz hartzen ere. Umearen aktibitatea (mentala zein gorputzezkoa) umearen beharrizan eta interesetatik irtengo da, maiz praktikotasunari eta funtzionaltasunari lotuz (jolasa, manipulazioa, behaketa, esperimentazioa, etab.). Zenbat eta irakaskuntza zurrunagoa eta irakaslearen laguntza handiagoa, ikasleen aurkikuntza, eraikuntza eta autonomia txikiagoa izango da.
 • Agazzi ahizpak, Montessori, Decroly, Piaget, Bruner, Ausubel, Feuerstein, araketa, aurkikuntza, metodo konstruktibistak, ikasten ikastea, gelako ikerkuntza, lan teknikak, jolasa

Sormen-printzipioa, Gizabanako bakoitzak duen sormen-gaitasuna sustatu, etorkizunean eragozpenak eta gatazkak errazago konpontzeko.  Faktore afektiboak ere oso garrantzitsuak dira: jakin mina, irekitasuna, anbiguotasunarekiko tolerantzia, auto-konfiantza, konstantzia. 
Sormena sustatzeko jarraitu ahal diren bideak:


  •  Sormena bakarka eta taldeka estimulatzea:
  •  Gelako bizitzako arazoak edo besterik probestu ikasleek libreki pentsatzeko, ikertzeko eta konponbideak aurkitzeko 
  •  Sortze prozesuetan epaiketarik ez, burua edo ikuspegia zabaldu 
  •  Akatsak abiapuntutzat hartu


 • Sormena lantzeko metodo eta teknikak: elkarketa, ideien zurrunbiloa, ideiak eraldatzea, pentsatzeko kapelak, arazoak konpontzea, hala ere, guzti hauek malgutasunez egin behar dira,

Transferentzia-printzipioa, Aldez aurretik egindako ikasketa batek ikasketa berri batean edo arazoen ebazpenean duen efektua. Bizitzarako prestatzea, transferentzia positiboa errazten du.
Aurretiko ikasketak lagundu dezake (positiboa), zaildu (negatiboa) edo inolako efekturik ez ikasketa berrian edo arazoaren ebazpenean. 
• Metodoa, ikaslearen beharrizan, ikaste-betekizun eta irakasle trebetasun pertsonalen araberakoa da.

Hainbat pertsona aipatu egin dira metodologia printzipio desberdinetan irakasterako orduan erabili dituzten estrategia berritzaileengatik. Beraz, bi autoreen desberdinen informazioa eskegiko dizuet haiei buruz gehiago jakiteko eta baita ere haiek proposatutako ikaskuntza ezagutzeko.

MARIA MONTESSORI


Bibliografia:

Erroman jaio zen.
•Natur Zientzietan eta Medikuntzan doktoratu zen lehen emakumea (Erromako Unibertsitatean).
•1906an hirurogeiren bat umeren ardura hartu zuen auzo marginal batean; horrela Casa dei Bambini sortu zuen.


•Faszismo garaian bere pedagogia debekatua izan zen; ondorioz, bere herrialdea utzi eta Bartzelonara joan zen (bigarren Errepublika garaian).

Pedagogia zientifikoaren metodoa:
•Umea bizitzarako prestatzea.
•Umeak esperientziaren eta ekintzaren bidez ikasten du,
•Zentzumenak lantzeko baliagarriak diren materialak eskaintzea.
•Zigorrak eta sariak umearen askatasunaren eta berezkotasunaren kontra doaz. Umearen autodisziplina lortzea bilatu behar da.
•Umearen nortasuna eta barruko erritmoa errespetatzea.
•Lehiakortasuna baztertzen da; umeek elkarri laguntzeko aukera ugari dute.
•Umearen nortasun osoa garatzen da, ez bakarrik gaitasun intelektualak.
•Helburua umeak askeak izateko prestatzea da: sentitzeko, pentsatzeko, aukeratzeko, erabakitzeko eta jokatzeko.
•Autonomia da askatasuna lortzeko bide bakarra.
•Askatasuna estimulu baliagarriak aukeratzearekin lotzen da; batzuetan borondatezko pasibitatea ere agertuko da, eta hori ere onartu beharko da.
•Ume bakoitzaren gaitasunetan sinistea bere hazkunderako
lehen urratsa da.
•Isiltasunaren ikasgaia: isilik egoteko eta konzentratzeko
minutu batzuk erabiltzen dira; ikasgela ilun geratzen da eta
lasaitasuna eta ordena nagusitzen dira.
Umeak zeregin kolektiboak (erratza pasatzea, gauzak
ordenatzea, landareak eta animaliak zaintzea) eta indibidualak
(astero bere burua neurtzea) egin behar ditu.
•Hezitzaileak garrantzi handia du: umea protagonista bada
ere, hezitzailea da hazkundea, autodisziplina eta erlazio
sozial osasungarriak ahalbidetzen dituena.
•Umea aukeraz beterik agertzen da, baina bere garapenerako
bidea erakusteko arduraduna hezitzailea da.

OVIDE DECROLY
Bibliografia
•Flandesen jaioa.
•Ganten Medikuntza ikasi zuen, psikiatrian espezializatu zen.
•Decroly Institutua sortu zuen, klase sozial ertainetako adimen atzerapenak zituzten umeentzat.
•Bruselaseko eskola berezien inspektorea izan zen.
•1907an L’École de l’Ermitage sortu zuen Bruselasen: Institutuan landutakoa ume arruntekin esperimentatu zuen.
•Eskola Berriaren mugimenduaren ordezkari nagusietako bat.

Bere pedagogiarako hurbilpena:
•Umeak gertuko errealitatearekiko interesa erakusten du (errealitatea ez da agertzen irakasgaika).
 Bizitzak presente egon behar du eskolan. “L’École de l’Ermitage es una escuela por la vida y para la vida”.
•Interesak gizakiaren oinarrizko beharrekin erlazionatzen dira (ikuspegi biologikoa).
Hezkidetza hezkuntzarako ezinbesteko bide bezala

Eskolaren oinarrizko zereginak:
•Ikaskuntzarako oinarri nagusiak : behaketa, elkarketa eta adierazpena.
•Behaketa ariketak: haurrak objektuekin, izakiekin, gertaerekin eta ekintzekin harreman zuzenean jartzeko helburua duten ariketak barneratzea.
•Elkarketa: material abstraktuagoak erabiltzen dira (oroimenak, irudiak, testuak…, ideia orokorretara iristeko asmoz).
•Adierazpena: norberaren pentsamendua beste gizakiekin konpartitzea baimentzen duten ariketak; adierazpen zehatzak ( marrazkia, eskulanak…) eta adierazpen abstraktuak (irakurketa, idazmena eta kalkulua).

Interesguneen programak:
•Interesguneak izeneko gune tematikoak proposatzen ditu.
Interesarik gabe ezin da ikaskuntza lortu. Umeen sakoneko interesak beren beharretatik jaiotzen dira.
Gizakiak bi ezagutza mota eduki behar ditu:
-   Bere burua ezagutzeari dagozkionak.
-  Ingurune naturalari eta sozialari dagozkionak; gizakiek horietan asetu behar dituzte beren beharrak, aukerak eta asmoak.
-  Gizakiaren oinarrizko beharrak hauek dira:
- Elikatze premia.
- Naturaren ustegabeen aurkako borrokaren beharra.
- Arriskuei eta etsaiei aurre egiteko beharra.
-Aurreko premiak asetzeko lan egiteko beharra.
Ingurune naturala edo soziala eraldatzeko lan egitea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario