Aniztasuna eskolan

Aniztasuna eskolan

domingo, 7 de mayo de 2017

13. ASTEA

Aste honetan plangintza didaktikoaren azkenengo atalarekin amaitu dugu, atal hori ebaluazioa da. Hau irakasleak kurtso amaieran egiten dutena, ikasleei buruz egiten den zerbait edota azterketa edo kalifikazio bat  baino zerbait gehiago da; honekin batera faktore asko inplikatuta daude. Guztien artean hauek izango ziren batzuk: autokontzeptua eta autoestimua, frustrazioa, metakognizioa, autonomia, justizia, aukera berdintasuna...

Ebaluazioari aurre egiteko, ebaluatu nahi dugunari buruzko informazioa jaso, patroi edo irizpide batzuekin konparatu behar dugu,  analisia egin, kalifikatu eta baita aldaketa prestatu. Ebaluazioarekin hasi baino lehen, kalifikazio eta ebaluazioaren arteko desberdintasunak ezagutzea beharrezkoa da,  kalifikazioari dagokionez, bere helburu nagusia lan bati edota azterketa bati balio bat ematea da, gehienetan modu numeriko batean azaltzen da, ebaluazioa ordea, oo paper zabala jorratzen du, bere helburu nagusia hezkuntza prozesuan parte hartzen duten elementuak hobetzea da.

Klasean egindako aurkezpenetzan esan duten bezala,ebaluazio mota desberdinak daude. Alde batetik sumatiboak, tutoreak azterketa partzialak eta bukaerakoak egiten dituenean, ikasleen etekinak kalifikatzeko, eta bestetik, Formatiboa, Tutoreak, behaketatik edo jarritako azterketatik ateratako datuak analizatu, ikasleen eta irakasgaiaren garapena hobetzeko. Ebaluazioari dagokionez, gehienbat uste da, kurtxoaren amaieran ematen dela, baina, hala ere, hori ez da guztiz egia, kurtxo amaieran ez ezik, hasieran eta erdian ebaluatzea  ere bere garrantzia du. Hasierakoa, unitate didaktiko baten hasieran ematen da, eta hemen tutoreak, ikasleekin elkarrizketak izaten dituzte, aurre ezagutzak, prozedurak eta balioak ezagutzeko. Erdikoa, ikasturte osoan zehar ematen dena da, tutoreak, behaketa  baten bidez, ikasleei laguntzeko eta bere lana hobeto antolatzeko balio du, eta azkenik, garranti gehien ematen zaionari, amaierakoa, honetan,  ziklo baten bukaeran, tutoreak, ikasle bakoitzak egin dituen aurrerapenei buruzko balorazioa egiten du, baita ere ia hobekuntzak egin behar diren ala ez hemen aztertzen da. Barruko edo Kanpoko ebaluazioa ere badago, Barrukoa, Zuzendaritza-taldeak, irakasleekin batera, ikastetxearen kalitate pedagogikoa ebaluatzea du helburu, kanpokoa ordea, hezkuntza Sailak aukeratutako adituen batzordeak ikastetxe berberaren kalitate pedagogikoa ebaluatuko dute.

Ebaluazio mota desberdinekin amaitzeko, talde batek egindako aurkezpenari erreferentzia egingo diot, hain zuzen here, NASA taldekoari. Ebaluazioaz hitz egiteko, klasekide guztiei folio batean etxe bat zuhaitz bat eta mendi bat marrazteko eskatu digute. Ondoren, lau bolondres eskatu dute, arbelera ateratzeko. Pertsona bakoitza bere marrazkia aurkeztu behar izan du eta baita ere marrazki horri buruzko azalpena eman behar izan dute. Beraz, hori egiterako orduan autoebaluazioa egiten ari dira, hau da, bakoitzak, berak egindakoaren arabera hitz egiten du eta bere lana ebaluatzen du. Ondoren, bakoitza bere b¡marrazkiari buruzko ebaluazioa egin ondoen, beste kideen artean aldatu dute marrazkia, eta kideek marrazki hori ebaluatu behar dizan dute, marrazkiaren alde onak eta alde tzarrak aztertuz. Honekin batera, Koebaluazioa lantzen da, hau da, berdinen arteko ebaluazioa (marrazkia aldatzea eta beste ikasle batzuk ebaluatzea). Azkenik, irakasleari eman dizkiote marrazki guztiak, berak azkenengo em¡baluazioa egiteko. Irakasleeak ikasleei egindako ebaluazioa Heteroebaluazioa da.

Azkenik, ebaluazio sistema bat prestatuta izan behar da. jakin behar da zer ebaluatu, noiz ebaluatu, lehen esan dugunez hainbat aukera dago, kurtso hasieran, erdian edota amaieran. Ebaluatzeko erabiltzen diren  tresna ohikoen artean, behaketa, elkarrizketa eta test-a edo azterketak ditugu. Nork ebaluatuko duen jakitea ezinbestekoa da, eta horretarako hiru aukera mota daude, autoebaluazioa, heteroebaluazioa eta koebaluazioa eta azkenik, gauzarik garrantzitsuenetarioen artean, jasotako   informazioa zertarako erabili  eta baita ere egingo den ebaluazioa.  Hainbat arrazoien artean hauek ditugu:
  • Haurrei ikaskuntza eta garapen prozesuan laguntzeko.
  • Haurrak promozionatzeko ziklo batetik edo etapa batetik bestera, umeak sailkatzeko
  • Gurasoekin batera egingo dugun lana hobeto bideratzeko.
  • Gure lana eta gaitasunak hobetzeko.
  • Ikastetxea hobetzeko.

Barandiaranen elkarrizketa ere dugu, ebaluazioaren inguruan hitz egiten duelako eta umeen tako egokiena denari buruz hitz egiten duelako. Askotan, umearen garapena helduen esku dago eta hori aldatu ahal izateko oinarritik hasi behar gara, eta horretarako zoriontasunean zentratu behar gara. Bestetik, gaur egungo gizartean, balio dutenen (unibertzitatera joaten direnek) eta balio ez dutenen (goi mailako gradua egiten dutenek) arteko desberdintasun handiak sortzen dituzte, eta ez zen horreal izan behar, gizarte honetan parte hartzen dugun guztiok garrantzia daukagu eta guztiok gauzak batzuetarako edo beste batzuetarako balio dugu, beraz, nahiz eta karrera bat ikasi edo ez guztiok errespetatu behar ditugu eta gainera bakoitza gaitasun batzuk izango ditu. 

Amaitzeko, honekin esan nahi dena da, lehiaketa bat bezala hartu behar ez dela, eta ezinezkoa dela gizarteko atal bati baztertzea ezin dutelako ikasketa batzuk burutzeko gai.


No hay comentarios:

Publicar un comentario