Aniztasuna eskolan

Aniztasuna eskolan

domingo, 2 de abril de 2017

9. ASTEA

Didaktikako eskolan, pasaden astetik plangintza didaktiko bat egiten hasi gara, orain harte justifikazioa eta egoeraren azterketa baino ez dugu egin, baina gaurko honetan asmoak aurkeztea tokatzen zait, gero Unitate didaktikoan sartzeko.

Nire taldea "Giltza bat, mundu bat" da, eta talde horren barruan Rebeca, Mireia, Ianire, Judith eta ni Paula lan egiten dugu. Plangintza didaktikarako aukeratu dugun gaia landareak izan dira, uste dugulako gai honek jarduera mota desberdin asko egiteko aukera ematen digula, hau da, hosto eta lore desberdinak bereizten ikasteko, lore posoitzuak ezagutzeko, loreen eta erleen arteko harremana eta hauen funtzioa ezagutzeko, klima moteren arabera zein landare mota hazi egiten diren ezagutzeko eta batez ere, esperimentazioa garatu eta lantzeko aukera bikaina dela uste dugu. Gainera, jarduera hauek guztiak kanpoan egiteko aukera paregabea dela dakigunez, gai hau aukeratzeko pisuzko arrazoiketako bat izan da.

Hasieran esan dudan bezala, aste honetako lana asmoak izan dira, hauek ze pertsona mota eraiki nahi dugun edota  pertsona batengan zein gaitasun ezinbestekoak diren jakitea  baita irakasteko modua zein izango den jakitea da, hala ere beste hainbat aurki daitezke.

Asmo mota desberdinak daude: Irakaste- ikaste prozesuaren asmoak, orokortasuna eta globaltasuna kontuan hartutako asmoak, derrigortasuna kontuan hartuta, eta esperientzia eremuaren arabera.

1. Irakaste-ikaste prozesuaren asmoei dagokionez, 
Helburua: umeengan lortu edo garatu nahi dugun gaitasun edo jokabidea 
Konpetentzia: hainbat eratako ikasketa integratzen dituen gaitasuna, egoera zehatzetan jokoan jartzen dena. 
Adierazpen-helburua: umeak lan egin behar duen egoera, aurre egin behar dion arazoa edo inplikatu beharreko betebeharra.
 Prozedura-printzipioa: irakaste-ikaste prozesua garatzean bete behar den baldintza edo irizpidea zehazten duena.

2. Orokortasuna eta globaltasuna kontuan harturik:

Hezkuntzaren xedeak: Garatu nahi dugun pertsona (edo ume) mota definitzen du
Helburu orokorrak: Pertsonengan garatu nahi ditugun gaitasunak.
Helburu espezifikoak: Umeengan lortu nahi ditugun gaitasun oso zehatzak.

3. Derrigortasuna kontuan harturik:

Oinarizko helburuak: Ume guztiek lortu behar dituzten helburuak. (Ziklo batetik bestera pasatzeko nahitaez lortu beharrekoak)
Aukerako helburuak: Helburu hauek ez dira nahitaez lortu beharrekoak. (Guztien artean ume bakoitza batzuk aukeratzen ditu).
Helburu askeak: Ume bakoitzak bere kabuz planteatzen dituen helburuak.

4. Esperientzia-eremuaren arabera:
  • Norberaren ezaguera eta autonomia ata autonomia pertsonalekoak.
  • Ingurunearen ezaguerakoak.
  • Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpenekoak.

Plangintza didaktikoarekin batera, proiektuen garrantziei buruz hitz egingo dizuet. Hauen nagusitasuna ez da bakarrik Lehen Hezkuntzan egiten baizik eta Haur hezkuntzan izugarrizko proiektu desberdinak ere egiten dira, eta baita DBHko mailetan. Hala ere logikoa den bezala, umeei eskatzen zaiena oso desberdina izango da. Hasierako kurtsoetan, Haur hezkuntzaren kasu, oso gai sinpleak hautatuko dituzte (Piratak, Negua, Elikadura, Animaliak...) eta landuko dituzten jarduerak errazenak izango dira. Urteak aurrera joan ahala ordea, pixkanaka pixkanaka zailagoa egiten hasiko da.

Haur Hezkuntzan Proiektuekin lan egitea, duela urte batzuk entzuten den zerbait da, eta aukera asko eskaintzen laguntzen du, bai ikasleei eta baita irakasleei ere. Proiektuak erabiltzeak, hezkuntza tradizionletik haratago bideratzen du hezkuntza, hau da, irakaslea lehen zeukan nagusitasuna galtzen du eta ikasleak protagonistak izatera pasatzen dira. Gainera, ikasleak ikertzen, esperimentatzen ikasiko dute, baita umeak duten kreatibitatea ateratzen lagunduko die, eta ikasteko modu motibagarri bat da. Hala ere, haiek dituzten interes eta beharretara egokituta egon behar dira. 

Horrela lan egitea, harreman sozialei mesede egiten diote eta haiekin, elkarrekintzarako arau sozialak ulertzen eta barneratzen lagunduko die, baita, kooperazioa eta errespetua bezalako baloreak izaten. Modu honetan, talde txikietan lan egiteko, lana eta ideiak antolatzeko baita erantzukizunak banatzeko gai izango dira.

Horrez gain, pentsamendu kritikoa garatuko dute, eta bere ideiak beste taldekideekin partekatzeko aukera izango dute. Hori esker, besteen ideiak errespetatzen ikasiko dute eta baita ere nahiz eta bakoitza idei bat izan, proiektuetarako guztiak baliagarriak izango direla ikasiko dute. Orain arte esandako gauza guztiekin batera, pertsona autonomoak izatera bultzatuko ditu.

"Proiektu bat bere osotasunean funtzionatzeko, momentu zehatz batean eta baldintza zehatz batean sortu behar da". Ikasle baten galdera, eskolan gertatutako zerbait, haien ingurunean gertatutako zebait (haien auzoan esate baterako), izan behar duen baldintza bakarra, haien arreta deitzea da, eta gai horri buruz nolabaiteko galderaren bat sortzea. Beti haien interesa esnatuko dien gai bat izan behar da, hau horrela ez bada, ez da proiektu bideragarri bat izango.

Hemen azpian bideo bat uzten dizuet, non proiektu bat zer den azaltzen den, batez ere, asko irakurtzea gustatzen ez zaien guztientzat bideratuta dago, modu interesgarri eta dinamiko batean aurkeztuta baitago. Bigarrena ordea, La Salle Berrozpen (Haur Hezkuntzan) egindako proiektuen bideo bat da.

 Espero dut zuen gustokoa izatea eta hurrengo astera arte!!
     

                                     




No hay comentarios:

Publicar un comentario