Aniztasuna eskolan

Aniztasuna eskolan

domingo, 9 de abril de 2017

10. ASTEA

Pasa den astean edo bi aste barru plangintza didaktika egiteko egoeraren azterketa azaldu nuen, hori unitate didaktikoaren atal bat da, baina berez ez da esplizituki agertzen. Honekin esan nahi dudana hau da, egoeraren azterketa izugarri garrantzia dauka. Honen lehendabiziko garrantzia, ikastetxea, irakasleak, gelak, eta haurren familiak dira. 

Ikastetxe batera lan egitera joan aurretik, aldagai guzti hauek aztertzea beharrezkoa da, a zer nolako ikastetxe baten aurrean gauden jakiteko (adibidez: publiko, pribatu, guetoak baldin badaude, erabiltzen den hizkuntza kontrolatzeko...) baita, irakasle eta famililien arteko koordinazioa ezagutzeko eta horietara moldatu ahal izateko, edota gelako ezaugarriak eta kokalekua ikastetxean hasi baino lehen jakiteko..

Gure kasuan jarduerak aurrera eramateko hautatu dugun ikastetxea, Deustuko ikastola izan da, hona hemen uzten dizkizuet aldagai bakoitzeko aurkitu dugun informazioa. Espero dut baliagarria izatea, zuek horrelako gauzarenbat egin behar duzuenean, egiten jakin ahal izateko.


IKASTETXEA:

Ikastetxea publikoa da eta Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH etapak ditu. Gure kasuan 5 urteko haurrekin landuko da material hau.


Ikastetxeak mantentzen dituen printzipioen artean hurrengoak daude:
  •  Ongizatea bermatzea.
  • Ikasleen autonomia erraztea.
  •  Jolasa, ikerketa  eta, oro har, jarduera esanguratsuak erraztea.
  • Era askotako komunikazioa erabiltzea.
  • Guztion parte hartzea erraztea.
  •  Euskarari garrantzia ematea

Ikastetxearen azpiegiturari dagokionez, espazio eta baliabideen aldetik, gelez gain, haurtzaindegia dago, polikiroldegia, liburutegia baita  jantokia ere dago.
ordutegia:09:30 etatik 12:35etara eta 15:00etatik 17:00etara.

IRAKASLEAK

Zikloen eta etapen arteko koordinazioa oso ona da; hilero bilera bat antolatzen da, beraz proiektu hau bideratzeko hiru bilera egingo dira: hasierako elkarrizketa egongo da gaiaren aurkezpena egiteko. Honetan irakaslea guraso guztiekin bilduko da.  Beste elkarrizketa indibiduala, irakasle eta gurasoak bilduko direnean, haurraren jarraipena egiteko eta azkenik, beharrezkoa bada, beste elkarrizketa egongo da non haurrak azaltzen dituen zailtasunetaz edo bere premia bereziez  hitz egingo den.

Haur Hezkuntzan, familiekiko  komunikazio eta kolaborazio handia dago.
Hiriko gainerako eskolekin harremana dauka.

GELAK
Hiru etapetako talde guztiek ikastetxearen gela espezifikoak erabiltzen dituzte zenbait jarduera burutzeko, ad: musika gela, kiroldegia, plastika gela etab.

Batzuetan pasabideak eta jolastokia erabiltzen dira tailerrak egiteko. Hau da, landuko den gaiari buruzko informazioa edo argazkiak eskegi daitezke.

Urtean hiru txango inguru egiten dituzte lantzen ari diren gaiaren araberakoak; gure kasuan , eta landu nahi dugun gaiaren arabera, gertuko parkera abiatzen gara hosto edo lore ezberdinen bila.

HAURREN FAMILIAK
Familia nuklearrak dira nagusi eta duten kultura eta ekonomia maila ertain-baxua da.

Euskarari  garrantzi gehien ematen dioten hizkuntza da.

Familiak seme-alaben hezkuntzaz interesaturik egon arren, kalifikazioei eta jokabide normalizatuei ematen diete arreta batez ere.

Maisu-maistrekiko erlazio ona mantentzen dute sarrera eta irteeretan, eta baita guraso-irakasleen arteko elkarrizketei garrantzia ematen diote.
Gurasoen artean erlazio ona dago,gainera, guraso elkarte bat osatzen dute non hitzaldiak, jarduerak, jaiak etab antolatzen diren.

Gurasoak irakasleekin lan egiten dute eskolaz kanpoko jardueretan, txangoetan, gelako jardueretan, jaien prestakuntzan...

DENBORALIZAZIOA
3 asteko iraupena izatea erabaki dugu, gaia barneratzeko denbora nahikoa delako eta gehiago luzatzea haientzat aspergarri edo errepikakorra suerta daitekeela uste baitugu.

Horrez gain, aste honetan, betiko legez, unitate didaktikoaren atalak azaltzen jarraitu dugu, eta gaurko honetan edukiak dira landutako atala.

Arloko edo irakasgaiko helburuak lortzeko modu integratuan landu behar diren prozedurak, kontzeptuak eta jarrerak dira, Jarritako helburuak lortzeko bitartekoak dira, eta unitate didaktikotan, sekuentziatan, ikaskuntza‐nukleotan, proiektutan eta antzekoetan egituratuta egon behar dute.

Irakaskuntzako eduki motak hiru taldeetan sailkatzen dira
 • Esperientzia-eremuetakoak edo arloetakoak: Hizkuntza eta literatura komuikaziorako konpetentzia, matematikarako konpetentzia, zientziarako konpetentzia, teknologiarako konpetentzia, konpetentzia sozial eta zibikoa, arterako konpetentzia eta konpetentzia motorra
 • Jarrerazkoak, prozedurazkoak eta kontzeptualak:
kontzeptuzkoak: Ikasitako kontzeptuak sailkatzea identifikatzea analizatzea eta ulertzea
Prozedurazkoak: Ikusitako kontzeptuak eta informazioa erlazionatzea, aplikatzea, laburtzea eta antolatzea.
Jarrerazkoak:Umeek egindakoa eta haien esfortzua haiek ere baloratzea, haien artean ariketak egiterako orduan laguntzea:errespetua izatea eta ariketa eta jardueraz gozatzea.
• Oinarrizko, aukerako eta eduki askeak
Haurrek ikaskuntza esanguratsuaren ondorioz, hobeto barneratzen dituzten edukiak,
Oinarrizkoak: guztiok menperatu behar ditugun edukiak dira.
Aukerako edukiak, ikasle bakoitzak aukeratzen dituen edukiak.
Askeak, bakoitzak bere kabuz planteatzen dituen edukiak.

Edukiak aukeratzeko irizpideen artean,  umearen garapen psikologikoa, interesak, aurre ezagutzak eta trebetasunak, diziplina, arlo edo esperientzia-eremu bakoitzeko garrantzitsuenak, adierazgarrienak eta transferigarrienak direnak,gure inguru fisiko eta sozialak eskatzen dizkigunak. Gizarte- errealitatea aldatzeko sartu beharreko edukiak,Ikasturtean zehar era ziklikoan agertzen diren ekintzak kontuan hartu eta curriculum ofizialeko edukiak.

Edukien sekuentziazio aukeren artean bi daude, alde batetiklinealaeduki bakoitza behin baino ez da lantzen, bata bestaren atzetik, hala ere, eduki bakoitzari emandako denbora eta garrantzia berdina izan daiteke edo ez. Betetik, konplexua, eduki edo gai bat hainbat eratan landu daiteke, aurreko eduki edo gai batera bueltatu, hainbat unetan, gero eta sakontasun gehiagoz, zenbait ikuspegitatik, eta ikuspegi horietatik lan egiteko beste eduki batzuk sartu.

Edukiekin hitz egiten jarraituz, esan beharra dago,  makrosekuentzietan eta mikrosekuentzietan antolatzen direla.
Makrosekuentziak: ikasturte baterako edo denbora luzerago egiten dira eta etapako irakasleen taldeak edo sailak egiten du.
Mikrosekuentzia: ikasturte baterako elkarren artean erlazionaturiko unitate didaktikoen multzoa da eta zikloko irakasle taldeek egiten du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario