Aniztasuna eskolan

Aniztasuna eskolan

sábado, 4 de febrero de 2017

SARRERA (1 astea)

Blogarekin hasi baino lehen, berriro ere a zer nolako informazioa aurkituko duzuen azalduko dizuet. Hasteko, esan beharra daukat berria naizela blogak egiten eta baita teknologia berriekin oso trebea ez naizela, hala ere, pixkanaka pixkanaka zaila egiten zaizun hori eginez ikasten da, hau da, ezina, ekinez egina. Beraz, blog hau niretzat, didaktika orokorreko irakasgaia modu dinamiko batean ikasteko izango da, gainera eskolan emandako informazioa buruz ikasi beharrean, hori inolako sentsurik ez baitu. Honi esker, hausnarketa sakonagoak egiten ikasiko dut eta ikasteko era motibagarri bat izango da, behintzat niretzat. Baita beste gauza asko agertuko dira, hala nola, bideoak, berriak, irudiak... hau da, informazio osagarria.  

Blogari dagokionez, hasieran Alaitzek, irakasgai honetako irakaslea blogean etiketak jarri behar genuela esan zuenean asko harritu eta beldurtu nintzen nik hori egiten ez nekielako eta  ezta zertarako balio zuten ere. Baina, gero informazioa ordenatuta egoteko zela ulertu nuen, hau da, gai bereko informazioa elkarrekin agertzeko. Gainera, guztia argi geratzeko pasa den urteko blog batzuk erakutsi zituen, guk erreferentzia bezala hartzeko.

Irakasgai honi buruz, ebaluazioaz hitz egin genuen, izan ere, portafolioa, hau da, irakurtzen ari zareten bloga, irakasgaiaren %80 izango da eta  beraz, lan modularra gelditzen den %20.

Aste honetan, lauhilabete berri bat hasi da, beraz, irakasle ez ezik, irakasgai aldaketa ere egon da. Lehenengo egunean, iritzi ginenean, lauhilabete honetako irakasle guztiak moduloko lana aurkeztu ziguten. Modulua, bost irakasgai hartzen ditu kontuan: Arte plastikoak eta ikusizko kultura, Hezkuntzaren psikologia, Garapen psikomotorra, Musika adierazpenaren garapena eta Didaktika orokorra, eta lan honen balioa bost kreditu izango da, hau da, irakasgai bakoitzeko kreditu bat, hala ere, gehienez bi puntuko kalifikazioa emango da haietako bakoitzean.

Lan hau lauko pertsoneko taldeetan egingo da, lan honekin hasteko lehenengo pausua, Mindomon sartzea da, eta atertzen diren gai guztietatik bat aukeratzea, baina partaide bakoitza gai bat aukeratu duenez, pertsona bakoitza bere gaiaren argudio egoki batzuk bilatu behar ditu besteei erakartzeko, azken finean, gai bakar bat aukeratu ahal delako. Behin gaia erabakita, Euskal Autonomia Erkidegoko Haur Hezkuntzako Curriculumarekin konparatu behar da. Lana egiterakoan inolako zalantzarik agertzen baldin badira, irakasleak hiru tutoretza egun zehatzak aukeratu dituzte talde bakoitzeko zalantzak argitzeko eta akatsen bat baldin badago, modifikatzen laguntzeko. 




No hay comentarios:

Publicar un comentario