Aniztasuna eskolan

Aniztasuna eskolan

domingo, 19 de febrero de 2017

3 ASTEA

Aste honi hasiera emateko, irakasgaiaren puntu zehatz batzuk landu genituen, lauhilabete honetan eduki ahal genituen faltei buruz esate baterako. Bederatzi falta baino gehiago eduki ondoren, zuzenean ez prezentziala izatera joko litzateke, lau falta inguru izanik ordea, nota 1-2 puntuen artean jeitsiko zen.

Aurreko paragrafoan aipatu dudan gaia kenduta, aste hau aurrekoak  baino dinamikoagoa izan da, Zer da planifikatzea hezkuntzan eta unitate didaktikoa? irakurri genuen gero, eskolan komentatzen jarraitzeko. Artikulu hau, urteak pasatu ahala eta aldaketa legislatiboak direla eta, aldatu ez diren heziketa oinarri berresten saiatu nahi du eta bere helburu ikasketa esanguratsua da.
Curriculumaren definizioa, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren bilketa da, gainera, curriculum orokor batetik, testuinguru zehatz batera eraman behar du aplikatu ahal izateko. horrekin batera, oinarrizko konpetentzien inklusioarekin, arreta zentroa aldatu behar da ikasleengana eta ikasketa aukerengana, hau da, curriculumaren planifikazioa estrategia bezala, bere gaitasunen garapen maximoa eta ikasleen ikasketak posible egiteko.

Pertsonak, hazkuntzaren oinarririk garrantzitzuenetarikoak dira, sozietate honetan moldatu ahal diren pertsonak eratu nahi ditu, ziurgabetasun horretan mugitzeko gaitasunak izan ahal izatea, eta gertatzen den guztiarekin hausnarketak egitea.

Dokumentu ezberdinak daude: hasteko, Curriculum preskriptiboa dugu, honen arduradunak gobernu zentralak eta gobernu autonomikoak dira . Heziketa proiektua, erabakien multzoa osatzen du, ikaleen aniztasunean formakuntzaren beharrei erantzuna emateko daude, heziketa proiektuaren barruan, programazio didaktikoak agertzen dira; hauek, taldeko planifikazioaren azken mailaletako bat da. Ikasleekin aktibitatearen zer eta nola aztertzen du, honen helburua, unitate didaktikoena da. Azkenik, landu indibidualizatzailearen plana (PTI) daukagu, behar berezi dituzten ikasleentzako, laguntza gehigarri bat jaso ahal izateko.

Guzti hau, orain arte klasean komentatu duguna izan da, eta horregatik laburpen bat egitea erabaki dut zalantzak argitzeko. Hurrengo asteko sarreran, dokumentu honen laburpenarekin jarraituko dut. Beraz, intriga pixka batekin uzten dizuet.

Bestaldetik, Nekane Otxoaren bideo bat ikusi genuen klasean, bideoan, Arrankudiagako eskola txiki batean, hezkuntza nola antolatzen den azaltzen du, hasiera hasieratik aniztasuna jorratzen duela  komentatzen du , gela berean adin desberdineko umeak daudelako. Gainera, garrantzitsuenetarikoa da proiektuetan lan egiten dutela bi urtetik, seigarren mailara arte eta lantzen dituzten proiektu guztiak umeak aukeratutakoak dira. Hiru eskolen arteko egindako berrikuntza proiektu bat da. 

Proiektuak, mundua ulertzeko, bestea ulertzeko eta norbera bere burua ulertzeko balio dute eta baita haien bitartez kuriositatea garatu ahal izateko eta ikerkuntza martxan jartzeko. Gainera, ikasleak egiten duten proiektu guztiak, testuinguru baten barruan izan behar dira eta beti helburu bat izan behar du, zerbait egin, zerbait lortu edo nonbaitera heldu. Proiektuak egiterako orduan, gelak polifonikoak izan behar dira, iritzi, hipotesi... desberdinak daude, bakoitza desberdin pentsatzen duelako, hala ere, guztiak kontuan hartu behar dira, eta balio bera eman behar zaie; guztien artean komunitate bat sortu beharra dago, baita inerakzioa behar da, hau da, pertsonei entzun behar zaie, errespetatu... gauza hauekin guztiekin, aniztasuna lortuko da. Norbera pentsatzen duena errespetatzen anizasuna lortuko da esate baterako.

Aurretik esan dugunez, eta horri ildoari jarraituz, interakzioa edota komunikazioa helburu nagusiak dira, irakurtzeko eta idazteko testu bat beharrezkoa da eta berdin du matematikoa edota grafikoa izatea. Testu bat ulertzeko prozesu luzea da, idazleak esaten duena ulertu behar da eta informazioa zelan antolatu eta zelan azaldu kontuan hartu behar da. Bi hauek bai idazterakoan bai ahozkoan egon behar dira presente.  Proiektuetan egiten dutena, gai bat aukeratzea da eta gai horri buruz marrazkiak egitea, liburu bat idaztea, abesti bat sortzea, mozorrotzea, edota jolas bat sortzea... Gainera, erregistroak egitea gomendatzen diete, ibilbide guztia kontrolatu ahal izateko. 

Nekane otxoaren bideoarekin amaitzen joateko, irakurtzea izugarrizko garrantzia daukala aipatu zuten, eta ez bakarrik buruz ikasteko, baizik eta, gero jendearen aurrean azaltzeko eta komunikatzeko. LHan ere, HHan bezala idazten dute gauza guztiak azaltzeko, hala ere, LHn hobeto antolatuta eta espresatuta dago, izenburua, marrazkiak edota zerrenda aipatzen baitute. Azkenik, honekin bukatzeko, interpretazioak ere lantzen dituzte eta guztiak ontzat hartzen dituzte balio positibo bat emanez.

Lehen esan dudanez, hau bideoaren laburpen bat zan da, baina, baten bat bideoa ikusteko gogorik nahi baldin badu jarraian uzten dizuet. 

Hurrengo astera arte!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario