Lauhilabete honen lehenengo asterako, Euskal Autonomia Erkidegoko curriculumaren lehenengo 23 orrialde irakurri behar genuen, gero eskolan irakurritako hori komentatzeko eta zalantzak argitzeko. Hala ere, eskolara heldu ginenean, 23 orrialde horietako mapa mental bat egitea eskatu zigun, curriculuma irakurri edota ulertu genuen jakiteko.
Hasieran mapa egiteko eskatu zigunean ez nekien irakurritako informazioa nola antolatu, gainera, ordenagailuan irakurri nuen eta laburpena egiterako orduan curriculumaren orri bakar bat ere ez neukan azpimarraturik, beraz zailago egin zitzaidan, hala eta guztiz ere, informazio guztia antolatzen jakin nuen. Beraz, hemen jarraian usten ditut egindako mapa mentalak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario