Aniztasuna eskolan

Aniztasuna eskolan

domingo, 12 de febrero de 2017

2 ASTEA

Egun on berriro ere, gaurko honetan bigarren astearen bukaeran aurkitzen gara. Aste honetan zehar berriro ere curriculum eta K2ri buruz, hau da, moduloko lanari buruz hitz egiten aritu gara.

Astearen hasieran heziberriri buruz hitz egin genuen, eta nolabaiteko birpasa bat eman genion aurreko astean irakurritakoari, baita hurrengo 23 orrialdeen mapa mental bat egin genuen talde txikietan. Horrekin batera, K2ko talde bakoitzari zein tutorearekin tokatu zaion aurkeztu ez ezik, moduloko gidaren mapa mental bat egiteko ere eskatu zigun,eta aurreko kasuan bezala, talde txikietan batu ginen.

Hemen azpian uzten dizkizuet curriculumaren eta moduloko gidaren mapak  hurrenez hurren antolatuta.




Astea aurrera joan ahala, pixkanaka pixkanaka informazio desberdina lantzen hasi ginen, hala ere, Curriculumarekin zerikusirik daukan gauzakin jarraitzen ginen, baina, bigarren fasea eskuratu genuen. Esparru honetan, materiala curriculumaren arabera aztertzea du helburu.Gainera, talde bakoitzak aukeraturako materiala aztertu ahal izateko estrategiaren bat erakutsi zigun, beste urteetako ikasleak egin zituzten taula batzuk erakutsiz, han, lantzen ziren helburuak, gaitasunak, ebaluazio irizpideak esperientzia eremuan, bai ezaguera eta autonomia pertsonala bai ingurunearen ezaguera agertzen zen.

Azkenik, irakaskuntza ikaskuntza prozesuan berrikuntza bat aztertu nahi baldin bada, aurretik aipatutakoa kontuan hartu behar da, eta programatu behar da. Gainera, berrikuntza bat egiterako orduan, testuingua kontuan hartu behar da, hau da, haur hezkuntzarako, lehen hezkuntzarako, DBHrako edota unibertsitaterako ez dira aldaketa berdinak egingo, horregtik, nola aztertzea, zer aztertzea baino garrantzitsuagoa dela esan dezakegu.

Eskolan emandandakoaz gain, gaur informazio osagarri bat utziko dizuet, bideo bat hain zuzen ere. Haur hezkuntzari buruzkoa da, etapa hau oso garrantzitsua da, bertan finkatuko baitira geroko garapenaren oinarriak, gaitasunak ahalik eta gehien garatuko dira, eta ume bakoitza ikasketa prozesuaren protagoista izango da. Gainera, ume bakoitzaren erritmoa errespetatu behar da, ezin dezakegu bere irakaskuntza ikaskuntza prozesuan presionatu, horrela ezin izango duelako bere osotasunean garatu.

Haur Hezkuntza, erronka motibagarri proposatzen ditu umeei, baita interesgune desberdinak proposatzen ditu haurraren garapenerako, psikomotrizitate gunea eta sormena gunea esate baterako.

Amaitzeko, etapa honetan lehendabizikoa ikasiko dute, hau da, norbera izaten, elkarrekin bizitzen,  komunikatzen eta pentsatzen.


HAUR HEZKUNTZAKO TXAIGORRI PROIEKTUA-ANDRA MARI IKASTOLA

web honetik berreskuratuta: AMIKASTOLAETXARRI

No hay comentarios:

Publicar un comentario