Aurreko astean esan nizuen bezala, gaurko honetan, programazio didaktiketik, unitate didaktikora artikuloarekin jarraituko dugu.
Unitate didaktikoen oinarrizko ezaugarriak hauek dira; ziurgabetasuna murriztea, kriterioarekin analizatzea eta hausnartzea uztea, bere lanketa eta garapena ikasleengan zentratuta dago bere ezaugarrietan eta interesetan, irakaslearen eta ikaslearen lanari zentzua ematen dio, haien gaitasunak bultzatuz eta hazkunde pertsonala eta profesionala sustatuz, azkenik, etengabeko ebaluaketa behar da, hau da, egin eta pentsatu, hori laguntzen digu ikasten eta burua prestatzen. Gainera, unitate didaktikoak, programazio irekiak eta malguak ezartzeko gaitasuna behar du. Hau, erreminta klabea da oinarrizko gaitasunen garapena sustatzeko. Hauek eskema zehatz bat jarraitzen dute: definizioa, contestualizazioa, eta ikasketa.
Ikasketen barruan, helburu didaktikoak daude, hau da, gaitasunak eta oinarrizko konpetentziak espresatu behar dute, hauek aditz infinitiboarekin jartzen dira, edukiak ordea, funtzionalak izan behar dira, egitura kognitiboei egokituta daude, integrazio ulerkorra errazteko.
Ebaluazio adierazleak, lorpen adierazazleak dira eta helburuei erreferentzia egiten diote, ebaluazioaren helburu nagusia ikaskuntza prozesua reorientatzea da, nahiz eta unitate didaktikoa azkenengo ebaluazioa edo sumatiboa izan, jarduera guztiak jarraiak izan behar dira. Jarduera tradizionala sahiesten saiatu behar da, hau da, azterketa idatziak murriztu behar dira. Ebaluazio adierazleak, oinarrizko konpetentziekin erlazionatuta egon behar dira.
Ikaskuntzan, helburu desberdinak izan behar dira kontuan; oinarrizko prozedurak eskuratzea, baliabide komunikatiboak erabiltzea informazioa transmititzeko eta eskoratzeko eta taldeetan lan egiten ikasteko. Gainera, tareak daude eta horiek etapa desberdinetan sailkatzen dira, lehenengoa, unitate didaktikoaren edukien aurkezpena da, motibatzea, ikasleek dakitenarekin elkartuz, irakaslearen helburua ikasleari parte hartzera animatzera. Bigarrena, garapena, hemen irakaskuntza erraztu nahi dute, elkarrekintzak, eta ikasleen parte hartzea bilatzen dute. Azkenengoa, hau da, hirugarrena, irakaslea eta ikasleak ikaskuntza ebaluatzen dute. Honekin guztiarekin batera, aniztasuna bilatzen da, zailtazunak dituzten umeei laguntza eman behar zaie. Tareak gero eta baliodunak dira zenbat eta konpetentzia gehiago garatu.
Artikulu honekin amaituta, hurrengo egunean liburu batzuk eman zigun talde bakoitzari eta begirada labur bat eman behar genion liburuari, gero garrantzitsuena iruditzen zitzaigun atalei argazki bat ateratzeko eta libruaren laburpen antzeko bat egiteko.
Gure taldekoek liburu bakoitzaren argazki batzuk atera genituen, informazio zabalago bat eduki ahal izateko.
1. Liburua : Orientaciones educativas para niños de 3 a 6 años.
Liburu hau umeen hezkuntzaren orientazioaren bidez sailkatzen da hiru trimestreetan bereziki, hiru-lau, lau-bost eta bost-sei urteetan. Rosa Mª Iglesias Iglesiasen helburua, bigarren ziklok umeen programazioan oinarritzen da eta hiru esperentzia esparruetan oinarritzen da; identitatea eta autonoomia pertsonala, inguru fisiko eta sozialaren aurkikuntza eta komunikazioa eta errepresentazioa.
Gehien azpimarratuko genituzkeen edukiak honako hauek dira: inguruko animaliak ezagutzea, berdintasuna eta aniztasuna sustatzea, norberaren autonomia garatzea, erantzukisuna izaten laguntzea...
2. liburua: Juegos cooperativos y creativos para grupos de niños de 4 a 6 años.
Liburu honetatik aukeratu ditugun argazkiak, jolas guztietatik gehien gustatu zitzaizkigunak izan dira, gero umeekin jarduera horiek prektikatu ahal izateko eta jolas tradizionaletatik ateratzeko eta apur bar berritzeko. Gainera, jarduera bakoitza, gauza desberdinak garatzeko balio du, komunikazioa, laguntza, konfiantza kreatibitatea edota kooperatibotasuna lantzeko Azkenengo, argazkia, haurrei behaketak egiteko balio du, bai adierazle emozionalak jakiteko, eta garatzen diren arazoei aurre egiteko edota aktibitateetan parte hartzen duten ikusteko.Hemen jarraian uzten dizkizuet argazkiak, espero dut zuen gustokoa izatea.
Helburuak: umearen garapen emozionala, soziala eta irudimena sustatzea jolas ezberdinen bitartez. Gainera, umeak hakuntza prozesuan zailtasunak dituztenentzat dideratuta dago.
Programa 140 aktibitatez osatuta dago eta hauek bi taldeetan sailkatuta daude: Lehenengoa, komunikazio eta jarrera prosozialen jokuak, honen barruan, talde-kohesio komunikazio jolasak, laguntza eta konfiantza eta koperazio jokuak daude. Bigarrena, irudimenezko jokuak, interakzio kooperatiboen bidez, irudimen berbal, dramatik, grafiko figuratibo eta plastiko konstruktibo jokuak txertatzen dira.
Jolas desberdinak proposatzeaz gain, hauek, arazoei aurre egiteko konponbideak sustatzen dituzte, baita jokua ebaluatzen da behaketaren bitartez.