Aniztasuna eskolan

Aniztasuna eskolan

martes, 16 de mayo de 2017

14. ASTEA

Aste honi hasiera emateko, klasekide batzuek (Amaia, Ane, Itxaso eta Garazi) aurkezpen bat egin zuten.
Hemen utziko dizuet zertaz hitz egin zuten, batez ere, haurrekin izandako esperientziei buruz izan zen eta ikasitakoa aurkeztu zuten.

EGOKITZAPENA
-familia eta gurasoekiko atxikimendua: hasieran aurreskoletara aita eta amarekin joaten dira seguru sentitu arte. Hala ere, ondo egokitzen ez bada, familiarengan, haurrarengan eta eskolan eragiten du.
-Familia eta irakasleen artean enpatia dagoela erakutsi behar da.
- Errutinaren bitartez, segurtasuna lortu.

HARRERA ETA IRTERA
-Haien arteko elkarezagutza
haurra protagonista izan behar du
- Sentimenduak eta emozioak azalaratzeko momentua da, eta batzuentzat zaila izaten da batzuetan.
- KONPLIZITATEA egon behar du irakasleen eta familien artean.
-Irteeretan irakasleen eta familien arteko elkarrizketa: zelan jan, zelan egin duen lo, zelan portatu...

JOLASA
-Espazioa kontuan hartu behar da,
antolakuntza desberdinak egin behar dira, adibidez txokoetan.
-Gehienetan, materiala eta balliabideak hautatzerako orduan ikaslea menpe dago, irakaslea guztia aukeratzen duelako.

HAMARRETAKO
-esperientzi ezberdinak: Askotan abesti batekin asoziatzen dute hamarretakoa
-Guztiak antzekoa jatea saiatzen da: adibidez, Bol bat pasatu fruta desberdinekin haiek sardexka batekin hartzeko. Horrela autonomia landuko da eta baita esku koordinazioa ere.
- Batzuetan makinista besteei janaria batu.
Janaria:gaileta + fruta
- Errutina lortu nahia.

ZAINTZA: Pikler

- Harreman, arreta, errespetua.
- Plazerrean oinarritu.
- Haurra pertsona aktiboa.
- Hezitzailea haurrari etengabe zer egingo duen azaltzen dio.

Pardela nola aldatzen den azaldu zuten, baita biberoia nola prestatzen den.
- Biberoia etengabe garbitu eta desinfektatu egin behar da.
- BIDEROIA PRESTATZEKO:
1. Ura bota
2. ura berotu
3. polboak bota.
4. astindu
5. eskuan probatu ea bero dagoen.
Haurrari utzi biberoia:autonomia sustatzeko edota fruta eskuan eman bera bakarrik jateko.

SIESTA
Bazkaldu eta gero jolas librea eta gero siesta
- Txupetea jarri +musika erlaxatzeko eta batzuk pelutxea behar dute
-momentu gogorrena da: urduri jarri, beldurra, negar egin, atxikimendu irudia hurbil izan behar dute, hau da, txupetea eta pelutxea.

Azkenik, ondorio bezala aipatzekoa da, eskola guztiak antzekoak direla; baina, hala ere, eskola desberdinak izanda, errutina desberdinak izango dituzte.

Aste honetan ere, ostiralean zehazki, hau da, talde txikian, plangintza didaktikoko aurkezpenak egiten hasi ginen.

Lehenego taldea, Uxue, Irati, Cristina eta Martín osatzen zuten. Haien aurkezpena animalien eta baita naturaren soinu batzuk bereiztean oinarritu zen. Gero, norbera bere lana ebaluatzeko, autoebaluazioari garrantzia eman zioten, batez ere, haurraren autonomia bultzatzeko helburuarekin, eta baita ere ebaluazioari dagokionez taula bat egin zuten, ume guztiak behatu ahal izateko.

Bigarren taldea, Zuriñe, Maider, Maialen, Janire eta Ainitze, paisaiei buruzko unitate didaktikoa egin zuten, eta paisaia desberdin guztiak ezagutzea eta bereiztea zen helburu nagusia. Proiektu hau, bi urteko haurrentzako zuzenduta zegoen eta paisaiak ezagutzeko formarik eraginkorrena ipuin bat kontatzea zela erabaki zuten.

Hirugarren taldea, eta aste honetan aurkezpena egin zuten azkenak, Jon, Emma, Elena eta Jone izan ziren. Haien proiektua zuhaitz mota desberdinak ezagutzea zen. Horretarako, klase guztia patiora abiatzeko esan ziguten, eta bikoteka jarriz, bi hosto desberdin pilatu behar izan genuen. Ondoren, Hartutako hostoak folio batean kalkatu behar izan genuen; azkenik, guztiok elkarrekin mural bat osatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario