Arratsalde on, pizkanaka pixkanaka asteak aurrera joan dira eta ia ia kurtxo amaieran kokatzen gara; beraz, portafolioari agur esateko momenturako gutxi geratzen da.
Aste honetan zehar, metodologiari buruz hitz egiten aritu gara. metodologia, nola irakatsi galderari buruzko hausnarketa da, hau da, ikastetxe, ziklo, maila, ikasgai, arlo, etab. batean zer printzipio, metodo,
estrategia, teknika, jarduera, gelaren antolakuntza, etab. erabili behar
ditugun argitzen duen hausnarketa da.
Printzipio nagusiei dagokienez, batzuk aurki ditzakegu, afektibotasun-printzipioa, bakoizte-printzipioa, Sozializazio-printzipioa, Irakaskuntza kolektiboa, globalizazio-printzipioa, aktibotasun-printzipioa, sormen-printzipioa eta transferentzia printzipioa.
Afektibotasun-printzipioa, afektibitateak eragina dauka umearen garapen kognitibo, afektibo-sozial
eta fisikoan. Afektibitatearen beharra, elikatzea edo babesa bezain
oinarrizkoa da.
Hezitzailearen ardura, giro atsegin eta goxoa sortzea, umeak, diren moduan onartu, tratatu eta erlazio pertsonala eta
berezia sortzea (arreta eman, gogoz entzun, errespetatu, bakoitzaren
beharrizanak asebete, erabakitzeko aukera eman, etab.), umeen gaitasunetan konfiantza izatea. Lorpenak ospatu eta oztopoak
gainditzeko baliabideak eskaini, baita tonu atseginez hitz egitea (hitzez zein gorputzez).
Bakoizte-printzipioa, Irakaskuntza subjektu bakoitzaren premia eta ezaugarriei egokitzeko
beharrean du oinarria, baita talde homogeneoak (antzeko ezaugarriak dituzten umeak) eta
heterogeneoak (ezaugarri desberdinak dituztenak). Azken hauen
erabilpena gomendatzen da, ez dira sexu bereizketak egin behar bestela txikitatik ulertuko dutelako egokia separatuta egotea dela.
Talde heterogeneoak eratzean, espazioa, denbora eta baliabideak
malgutu eta dibertsifikatu beharko dira:
Gela txokotan eta tailerretan banatu.
Bakoitzak bere kabuz lan egiteko edo jolasteko denbora eman.
Erabilpen anitzeko baliabideak eta baliabide anitzak eskaini
Montessori, Laborategiko Dalton plana, fitxa sistema, irakaskuntza
pertsonalizatua, lan autonomoa, irakaskuntza programatua, menperatzeikastea,
kontratuak, tutoretzak, egokitzapen indibidualak...
Sozializazio printzipioa, Gizartearen kide egiten gaituen prozesua da sozializazioa da.
Norbanakoak bere
inguruko taldeetara moldatzen ikasten du, arau, irudi eta balioak bereganatuz. Prozesu honek bizitza guztia irauten du eta honetarako behar diren ezinbesteko eragileak dira familia, lagun taldea,
komunikabideak, teknologia eta eskola dira.
Eskolak, sozializazio prozesu hau erraztu dezake. Ikaslearen inguruko gizarte
taldean integrazioa eta sozializazioa bilatzen dira. Eskoletan sozializatzeko jarduer desberdinak egiten dira, taldekatzea (bikotea, talde txikia, lan-taldeak, gelako taldeak, talde
handiak, etab.) edota asanbladak egitea
Gelak eta eskolak ongi funtzionatzeko ardurak ikasleen gain jarriz, eskolak komunitatean parte hartuz, Freinet teknikak, Cousinet metodoa, irakaskuntza kooperatiboa, ikas- komunitateak, berdinen arteko tutoretzak, talde-teknikak, gizarte trebetasunak,
autogestioa, elkarlaneko irakaskuntza.
Irakaskuntza kolektiboak, ikasgai magistral, irakaskuntza zuzena eta galderen
erabilpena barne hartzen ditu
• Ikasgai magistrala, irakaslean eta ezagutzen transmisioan oinarritzen den
irakaskuntza da. Orokorrean, komunikazioa norabide bakarrekoa da, non
irakaslea aktiboa eta ikaslea pasiboa den. Honen helburua, ikasleak ikasten ari direna menperatzera heltzea eta horretarako laguntza ematea ezinbestekoa da.
Globalizazio printzipioa, globalizazioa funtzio naturala da, ezagutzak globalki barneratzen dira (ez
analitikoki) eta norberaren interesetatik abiatuta (eguneroko arazoak,
gizartekoak, taldeko edo norbanakoaren interesak). Ikaste esanguratsua
bultzatzen du eta hau Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan edukiak antolatzeko era egokiena
da. Bestetik,Ikasgelako ordutegia ez da ikasgai, arlo edo esperientzia eremuen
inguruan antolatzen, jarduera moten arabera baizik (lehen orduan,
topagunea, korro, bilera edo asanblada landuko dena aukeratzeko eta
antolatzeko; bigarrenean, talde lana edo lan pertsonala, interesgune edo
proiektua lantzen joateko; ondoren, baterapena, egin denaren berri
emateko.)
• Decrolyren metodoa (interes guneetan oinarri), Freineten globalizazio
naturala (umeen proiektuen eta tekniken erabilpena), Kilpatricken
proiektuen metodoa, lan proiektuak.
Aktibotasun-printzipioa, Ikaslea izaki aktiboa den heinean era independentean ikasten eta lan
egiten irakatsiko zaio, baita erabakiak autonomiaz hartzen ere. Umearen
aktibitatea (mentala zein gorputzezkoa) umearen beharrizan eta
interesetatik irtengo da, maiz praktikotasunari eta funtzionaltasunari lotuz
(jolasa, manipulazioa, behaketa, esperimentazioa, etab.). Zenbat eta irakaskuntza zurrunagoa eta irakaslearen laguntza handiagoa,
ikasleen aurkikuntza, eraikuntza eta autonomia txikiagoa izango da.
• Agazzi ahizpak, Montessori, Decroly, Piaget, Bruner, Ausubel, Feuerstein,
araketa, aurkikuntza, metodo konstruktibistak, ikasten ikastea, gelako
ikerkuntza, lan teknikak, jolasa
Sormen-printzipioa, Gizabanako bakoitzak duen sormen-gaitasuna sustatu, etorkizunean
eragozpenak eta gatazkak errazago konpontzeko. Faktore afektiboak ere oso garrantzitsuak dira: jakin mina, irekitasuna,
anbiguotasunarekiko tolerantzia, auto-konfiantza, konstantzia.
Sormena sustatzeko jarraitu ahal diren bideak:
- Sormena bakarka eta taldeka estimulatzea:
- Gelako bizitzako arazoak edo besterik probestu ikasleek libreki pentsatzeko, ikertzeko eta konponbideak aurkitzeko
- Sortze prozesuetan epaiketarik ez, burua edo ikuspegia zabaldu
- Akatsak abiapuntutzat hartu
• Sormena lantzeko metodo eta teknikak: elkarketa, ideien zurrunbiloa, ideiak
eraldatzea, pentsatzeko kapelak, arazoak konpontzea, hala ere, guzti hauek malgutasunez egin behar dira,
Transferentzia-printzipioa, Aldez aurretik egindako ikasketa batek ikasketa berri batean edo arazoen
ebazpenean duen efektua. Bizitzarako prestatzea, transferentzia positiboa
errazten du.
Aurretiko ikasketak lagundu dezake (positiboa), zaildu (negatiboa)
edo inolako efekturik ez ikasketa berrian edo arazoaren ebazpenean.
• Metodoa, ikaslearen beharrizan, ikaste-betekizun eta irakasle trebetasun
pertsonalen araberakoa da.
Hainbat pertsona aipatu egin dira metodologia printzipio desberdinetan irakasterako orduan erabili dituzten estrategia berritzaileengatik. Beraz, bi autoreen desberdinen informazioa eskegiko dizuet haiei buruz gehiago jakiteko eta baita ere haiek proposatutako ikaskuntza ezagutzeko.
MARIA MONTESSORI
Bibliografia:
Hainbat pertsona aipatu egin dira metodologia printzipio desberdinetan irakasterako orduan erabili dituzten estrategia berritzaileengatik. Beraz, bi autoreen desberdinen informazioa eskegiko dizuet haiei buruz gehiago jakiteko eta baita ere haiek proposatutako ikaskuntza ezagutzeko.
MARIA MONTESSORI
Bibliografia:
•Erroman jaio zen.
•Natur
Zientzietan eta Medikuntzan doktoratu zen lehen emakumea (Erromako Unibertsitatean).
•1906an hirurogeiren bat umeren ardura hartu
zuen
auzo
marginal batean; horrela Casa dei
Bambini sortu zuen.
•Faszismo garaian bere pedagogia debekatua izan zen; ondorioz, bere herrialdea utzi eta Bartzelonara joan zen (bigarren Errepublika garaian).
Pedagogia zientifikoaren metodoa:
•Umea bizitzarako prestatzea.
•Umeak
esperientziaren eta ekintzaren bidez ikasten du,
•Zentzumenak lantzeko baliagarriak diren materialak eskaintzea.
•Zigorrak eta sariak umearen askatasunaren eta berezkotasunaren kontra doaz. Umearen autodisziplina lortzea bilatu behar da.
•Umearen nortasuna eta barruko erritmoa errespetatzea.
•Lehiakortasuna baztertzen da; umeek elkarri laguntzeko aukera ugari dute.
•Umearen nortasun osoa garatzen da, ez bakarrik gaitasun intelektualak.
•Helburua umeak askeak izateko prestatzea da: sentitzeko, pentsatzeko, aukeratzeko, erabakitzeko eta jokatzeko.
•Autonomia da askatasuna lortzeko bide bakarra.
•Askatasuna estimulu baliagarriak aukeratzearekin lotzen da; batzuetan borondatezko pasibitatea ere agertuko da, eta hori ere onartu beharko da.
•Ume bakoitzaren gaitasunetan sinistea bere hazkunderako
lehen urratsa da.
•Isiltasunaren ikasgaia: isilik egoteko eta konzentratzeko
minutu batzuk erabiltzen dira; ikasgela ilun geratzen da eta
lasaitasuna eta ordena nagusitzen dira.
•Helburua umeak askeak izateko prestatzea da: sentitzeko, pentsatzeko, aukeratzeko, erabakitzeko eta jokatzeko.
•Autonomia da askatasuna lortzeko bide bakarra.
•Askatasuna estimulu baliagarriak aukeratzearekin lotzen da; batzuetan borondatezko pasibitatea ere agertuko da, eta hori ere onartu beharko da.
•Ume bakoitzaren gaitasunetan sinistea bere hazkunderako
lehen urratsa da.
•Isiltasunaren ikasgaia: isilik egoteko eta konzentratzeko
minutu batzuk erabiltzen dira; ikasgela ilun geratzen da eta
lasaitasuna eta ordena nagusitzen dira.
Umeak
zeregin kolektiboak (erratza pasatzea, gauzak
ordenatzea, landareak eta animaliak zaintzea) eta indibidualak
(astero bere burua neurtzea) egin behar ditu.
•Hezitzaileak garrantzi handia du: umea protagonista bada
ere, hezitzailea da hazkundea, autodisziplina eta erlazio
sozial osasungarriak ahalbidetzen dituena.
•Umea aukeraz beterik agertzen da, baina bere garapenerako
bidea erakusteko arduraduna hezitzailea da.
ordenatzea, landareak eta animaliak zaintzea) eta indibidualak
(astero bere burua neurtzea) egin behar ditu.
•Hezitzaileak garrantzi handia du: umea protagonista bada
ere, hezitzailea da hazkundea, autodisziplina eta erlazio
sozial osasungarriak ahalbidetzen dituena.
•Umea aukeraz beterik agertzen da, baina bere garapenerako
bidea erakusteko arduraduna hezitzailea da.
OVIDE DECROLY
Bibliografia
•Flandesen jaioa.
•Ganten Medikuntza
ikasi zuen, psikiatrian espezializatu zen.
•Decroly
Institutua sortu zuen, klase sozial ertainetako adimen atzerapenak zituzten umeentzat.
•Bruselaseko
eskola berezien inspektorea izan zen.
•1907an L’École de
l’Ermitage sortu zuen Bruselasen: Institutuan landutakoa ume arruntekin
esperimentatu zuen.
Bere pedagogiarako hurbilpena:
•Umeak gertuko
errealitatearekiko interesa erakusten du (errealitatea ez da agertzen irakasgaika).
• Bizitzak presente
egon behar du eskolan. “L’École de l’Ermitage es una escuela por la vida y
para la vida”.
•Interesak
gizakiaren oinarrizko beharrekin erlazionatzen dira (ikuspegi biologikoa).
Hezkidetza hezkuntzarako ezinbesteko bide bezala
Eskolaren oinarrizko zereginak:
•Ikaskuntzarako
oinarri nagusiak : behaketa, elkarketa eta adierazpena.
•Behaketa
ariketak: haurrak objektuekin, izakiekin, gertaerekin eta ekintzekin harreman
zuzenean jartzeko helburua duten ariketak barneratzea.
•Elkarketa:
material abstraktuagoak erabiltzen dira (oroimenak, irudiak, testuak…, ideia
orokorretara iristeko asmoz).
•Adierazpena:
norberaren pentsamendua beste gizakiekin konpartitzea baimentzen duten
ariketak; adierazpen zehatzak ( marrazkia, eskulanak…) eta adierazpen
abstraktuak (irakurketa, idazmena eta kalkulua).
Interesguneen programak:
•Interesguneak
izeneko gune tematikoak proposatzen ditu.
•Interesarik gabe
ezin da ikaskuntza lortu. Umeen sakoneko interesak beren beharretatik jaiotzen
dira.
•Gizakiak bi ezagutza mota eduki behar ditu:
- Bere burua
ezagutzeari dagozkionak.
- Ingurune
naturalari eta sozialari dagozkionak; gizakiek horietan asetu behar dituzte
beren beharrak, aukerak eta asmoak.
- Gizakiaren oinarrizko beharrak hauek dira:
- Elikatze premia.
- Naturaren ustegabeen aurkako borrokaren beharra.
- Arriskuei eta etsaiei aurre egiteko beharra.
-Aurreko premiak
asetzeko lan egiteko beharra.
Ingurune naturala edo soziala eraldatzeko lan
egitea.