Aniztasuna eskolan

Aniztasuna eskolan

domingo, 19 de marzo de 2017

7. ASTEA


Aste honi hasiera eman genion gure ikaskide batzuen aurkezpen bat eginez, berriro ere, unitate didaktikoari buruzkoa izan zen, zeren eta moduloko taldekideen artean lan bat egin behar duguko, hau da unitate didaktiko bat egitea eta horretarako zer den, zertarako den eta beharrezkoak diren elemenduak kontuan hartzea ezinbestekoa da.


Gelako lana antolatzeko baliabide bat da, ikaste-irakaste prozesuan parte hartzen duten elementuak era koherente eta antolatu batean lotzen dituena. Unitate didaktiko bat hiru zehaztapen mailetan banatzen da: gobernu zentrala, eusko jaurlaritza eta azkenik ikastetxea.


 Unitate didaktikoa irakaslearen lanaren atal bat da eta beraz egitea beharrezkoa da, honen helburu nagusia, planifikatzen ikastea eta baita curriculuma kontrolatzen ikastea da eta irakasteko eta ikasteko prozesua hobetzearekin lotuta dago, baita ikasleen beharrak eta ezaugarriak balioesten ditu, beraz, irakasle taldeak ikasleek ahalik eta arrakastarik handiena lortzeko hartzen dituen erabakiak zehazten ditu. Osagai nagusi batzuk daude unitate didaktikoan, hasteko, justifikazioa, unitate didaktikoari emango zaion sarrera da. Kasu honetan, arrazoituko dugu hartutako gaia unitate didaktikoa egiteko. Justifikazioa zehatza eta zuzena izan behar da. 

 Helburu desberdinak ere baditu, helburuak eta denboralizazioa kontuan hartu behar dira beti haurren beharrak zehazterakoan eta bi motatako helburuak izango dira kontuan, alde batetik, orokorrak eta bestetik, espezifikoak. Edukiei dagokienez, sustantiboak agertzen dira adierazteko eta Haur Hezkuntzako curriculum ofizialetik hautatua izan behar du. Honen artean, hiru agertzen dira: kontzeptuzkoak, lanbide baten zeregina (autoaren teorikoa ateratzea), prozedurazkoak, lanbideen arteko janzkeren konparaketa ( autoaren azterketa prektikoa ateratzea) eta jarrerazkoak, txanden errespetua. Baliabideei dagokionez, bost mota desberdinak daude: Baliabide materialak, bi motatakoak izan ahal direnak, ikastetxean daudenak, (espazioak, gelak...) edota ikasle bakoitza ikastetxera eramaten dituena (ipuina, margoak, abestia...) giza baliabideak (hezitzaileak. psikologiak), denborazkoak, jarduera bakoitza egiteko bahar den denbora, hau da iraupena, ekonomikoak (dirua) eta espaziokoak, nola antolatuta dauden txokoak edota klaseak (mapa bat egitea).

Metodologia, atal garrantzitsu bat ere da, eta unitate didaktikoaren atalekin koherentea izan beharko da, baita ikuspegi eraikitzailea bilatu beharko da. Unitate didaktikoarekin amaitzen joateko, hezitzailearen rola ona izatea beharrezkoa da, bere betebeharrak aipatuko ditugu, nolako jarrera izan behar duen umeen aurrean,nola antolatu behar duen klasea eta momentu desberdinetan nola jokatu beharko duen haurrekin, adibidez, askatasuna eman behar dio haurrari txokoetan.Azkenik, honekin amaitzeko ebaluazioa dago, hemen barruan behaketa izaten da tresnarik nagusiena.


Ostiralean, Alaitzen azkenengo eguna zen eta klaseari hasiera emateko etorkinei buruzko galdetegia bete genuen, gero, unitate didaktikoaren definizio pare bat bilatzeko eskatu zigun, horren ostean eskolan aurkezteko. Nire definizioak hemen azpian uzten dizkizuet:

1. "La didáctica general hace referencia a la disciplina que tiene como objetivo de estudio los procesos y elementos que participan en la enseñanza y el aprendizaje, por lo tanto, se ocupa de las técnicas y métodos de enseñanza para mejorarla, de manera que los conocimientos lleguen de forma eficaz a los educados."Definizio hau Ana It idatzitakoa da, irakasle bat2. "La Didáctica es el campo disciplinar de la pedagogía que se ocupa de la sistematización e integración de los aspectos teóricos y metodológicos del proceso de comunicación que tiene como propósito el enriquecimiento en la evolución del sujeto implicado en este proceso."Definizio hau Psikologo bat idatzitakoa da, beraz, guztiz fidagarria dela esan dezakegu. Psikologoaren izen abizena Nivia Álvarez Aguilar da.


Definizio bakoitza web hauetatik aterata daude:

1. Cosas de educación
2. Psikopedagogia



No hay comentarios:

Publicar un comentario