Aniztasuna eskolan

Aniztasuna eskolan

domingo, 12 de marzo de 2017

6. ASTEA

Sarrera honekin seigarren asteari emango diogu amaiera; aste honetan, ikasgai arruntatik pixkat urrundu gara, beste motatako informazioari garrantzia emateko. Honengo honetan, gure ikaskide batzuk aurkezpen bat egin ez ezik, blog bat ere sortu dute, Didaktikako behatzaileak norbaitek zalantzaren bat izatekotan galdetu ahal izateko. Gainera, eskolan erantzuteko galdera batzuk sortu zituzten, gero klasean komentatzeko.

Hauek izan ziren erantzun behar izan genituen galderak:
1. Zer da zuretzako irakasle on bat?
2. Zer ezaugarri, jarrera, eduki behar ditu irakasle on batek?
3. Izan dituzun irakasleetatik, zein izan da gehien gustatu zaizuna eta zergatik?
4. Zer metodologia da zuretzat egokiena?
5. Zure ustez nola ebaluatu beharko litzateke haur hezkuntzan?
6. Nola antolatuko zenuten gela? (espazioa eta denbora)
7. Zer botatzen duzue faltan? nola hobetuko zenuke klaseko dinamika?
8. Zertan sentitzen duzu errefortzu gehiago behar duzula?
9. Irakasleari zer aholku emango zekioke klasea hobetzeko?
10. Ikasle irakasle hartu emanean zer duzu zuk hobetzeko?
11. Zer aportatu ahal zenioke zuk klaseari?
12. Zer gustatzen zaizu?

Niretzat, oso baliagarriak izan dira galdera hauek, hasiera batean, ez nengoen oso ados zertarako erantzun behar genituen galdera batzuk baina, galderak irakurri ostean irakasgaia hobetzeko eta gure iritziak partekatzeko balio zuela argi geratu zitzaidan.

Alde batetik, guretzat irakasle on bat zer den edota zer ezaugarri izan behar dituen irakasle on bat izateko galdera, uste nuen momentu egokian galdetu zutela, hau da, ikaslea izanda, bakoitzak perfektua den irakasle baten edukia dauka, bizitzaren etapa horretan nola irakatsi zion arabera edota hezkunzari a zer nolako garrantzia ematen zionagatik. Guztiok nolabaiteko erantzun antzekoak eman genituen, baliteke alde batetik gutxi gorabehera adin tarte berbera dugulako eta txikitatik ezaugarri horiek barneratu ditugulako  edota hezkuntza aurrera eramateko pauso nagusiak horrelakoak direlako. Irakasle batek izan behar dituen ezaugarri batzuk nire ustez hauek dira, errespetuz jokatu behar du, ikasle guztiei era berdintsu batekin tratatu, nahiz eta erlijio, herrialde edota genero ezberdinekoa izan, harremanetan berdintasuna egotea eta ez irakaslea ikasleen gainean, autonomoak izaten uzte eta sormena garatzen utzi behar diete, arreta handia eskaini behar die ikasleei, hau da, adi egon behar da arazoei irtenbide bat ateratzen laguntzeko, beraiek bakarrik konpondu ezin dituztenean, baita atzeratuta edota arazo larriak dituzten ikasleei laguntza gehiago ematen diena.

Atal honekin amaitzeko, nire ustez irakasle on bat izateko esperimentazioa behar da, aurrera joan ahala jarrera onak eta txarrak bereizten jakingo du (ez dira guztientzat berdinak izango, batentzat ezinbestekoa dena, beste batek garratzi handia ez ematea gertatu daiteke). Irakasle on bat izateko esfortzu eta saiakera handiak egin behar dira, onak diren ezaugarriak mantenduz eta berarentzako txarrak direnak alde batera utziz, baita etengabe ezaugarri berriak bilatzen jarraitu behar dira berrikuntzak egiteko eta umeei ahalik eta modu hobe batean ikasten eta garatzen laguntzeko.

Bestetik ikasgai honi buruz, hau da didaktikari buruz hitz egin genuen. Niretzat izugarri garrantzitsua da ikasleak iradokizunak egin ahal izatea, ikasgaia proposatzen dituen helburuekin argi ez badago komentatzeko gai ahal izatea edota ikasgaia gustoko izan arren, proposamen bat egin ahal izanez gero, aukera ematea. Niretzat klasea guztion artean eratzen joan bahar da,  negoziatzen ikasteko eta guztientzako egokia dena bilatzen ikasteko. Guztion artean ikasgaia hobetu daiteke, ikasle bakoitza mundu bat da eta bakoitza gauza ezberdinak ditu proposatzeko, horretarako behar den bakarra aukera ematea da. Nik ez dakit asko gai honi buruz baina, didaktikako informazio interesgarria bilatzeko eta klasean kideen aurrean aurkezteko gai izango nintzen hainbat gauzen artean.


Gaiez aldatzeko, argazki bati buruzko hausnarketa egingo dut, hemen azpian uzten dizuet.


Duela urte asko zegoen hezkuntzetan umeak educare ereduari jarraitzen zioten, hau da, irakaslea indarra guztia zuen eta irakaslea ikasleak elikatzeaz arduratzen zen, ez zioten beraien ideiak partekatzen uzten, irakaslea momentu guztietan zeukan arrazoia eta beraz, ikaslea entzuteko eta entzundakoa barneratzeko aukera zeukan. Denbora guztietan esandakoa barneratzean, ez dute hausnarketarako edota pentsaera kritikorako aukera izaten eta hezkuntzaren oinarria men egitean oinarritzen zen.

Urteak pasa ahala hezkuntza aldatzen joan da, eta urte batzuetatik hona hezkuntza izugarri aldatzen joan da, hezkuntza educare eredutik, educere eredura aldatu zen, hau da, irakaslea ez dauka indar guztia, baizik eta ikaslea parte hartzeko aukera dauka eta bere iritziak partekatzeko ere. Honekin batera, gaur egun, ezinbestekoa da irakasleen eta ikasleen arteko harremana berdinen artekoa izatea baita arazoak dituzten ikasleei laguntza gehigarri bat eskaintzeko helburua izatea.

Bestetik, pentsatzen erakusteko, denbora eskaini behar da bakoitza bere iritzia partekatzeako aukera izan behar du eta berea beesteena bezain onargarria dela ulertu behar du, horregatik nahiz eta iritzi horrekin ados ez egon guztiak errespetatzera erakutsi behar zaie. Gainera, kreatiboak izatera bultzatu behar zaie, hau da, ez dute besteek egindakoa imitatu behar, baizik eta sormena garatu beharra dute, baita autonomia ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario