Beste aste bat pasa da, niri behintzat izugarri labur egiten ari zaizkit asteak, astelehena heltzen denetik asteburuan pentsatzen nago eta egia da ia konturatu gabe asteak aurrera doaztela. Aste honetan, alde batetik, pasaden astean azaltzen bukatu nuen artikuluari buruz hitz egiten jarraitu genuen, eta baita gure taldekide batzuek aurkezpen batzuk egitera ausartu ziren. Lehenengoa, umeei hezitu ahal izateko kontuan hartu behar ditugun gauzak aipatu zituen, baita lehenengo etapa eta bigarren etaparen artean izugarri ezberdintasunak daudela hezitzerako orduan, informazio askoren artean, umea protagonista sentitu behar zela aipatu zuen, hau da, eskolan parte hartzera gonbidatu behar diegula ez aspertzeko eta baita ahalik eta garapen hoberena lortzeko. Ahal izanez gero laguntza eman behar zaie, hala ere, hori baino lehen, bere kabuz egiten utzi behar diogu, autonomoak izaten ikasteko... esan beharra dago aurkezpena nahiz eta gauza batzuk jakitea oso interesgarria izan zela eta baita baliagarria ere. Bigarrena, programazio didaktikoetik, unitate didaktikora arikulua birpasatzeko aurkezpena zen.
Bestetik, Bernard Martinoren bideo bat ikusi genuen, Loczy un lugar para crecer hain zuzen ere. Emi Pikler (1902- 1984) pediatra Austriaka bat izan zen eta bere lana profesionala Hungrian garatu zuen. Familia pediatra bezala lan egin zuen, eta 30 urte baino gehiago umezurtz eta baztertutako edota zenbait arrazoirengatik gurasoek ezin izan dituztelako zaindu. umeentzako instituzio bateko zuzendaria izan zen.
Loczy institutoa garrantzi handia izan zuen eta gaur ere jarduera formatiboa funtzionatzen jarraitzen du, munduko erreferente handi bat izan da heziketa atentzioan, horregatik, Loczyren heziketa eredua funtzeskoa da Haur Hezkuntzan, batez ere 0-3 urte bitartean.
Instituto honetan lan egiten zutenek, formazio gabeko gazteak edota ikasketa asko ez zeukatenak ziren, batez ere, haurraren garapenean izugarrizko interesa zutenak ziren, eta gero Emi Pikler umeak nola hezi behar ziren irakasten zien. Monitoreak, jostailu bakoitza leku zehatz batean utzi behar dituzte, haurraren interesa deitzeko, baina jostailu horretara jolastera behartu barik, jostailaren itxura, kolorea... atentzioa deitzen baldin badio, jolastera joango da. Zaintzailearen papera, umearen beharrak asetzea da. Gainera, inoiz ez diote beraien buruari gauzak nola egin behar dituzten galdetzen, umearen berezkotasuna kalte egingo lioke. Umeentzako, nahiz eta arraroa iruditu, estimuazioa bilatzen ez duten helduen aurrean egotea estimulatzailea iruditzen zaie. Lan hau, aurrera eraman ahal izateko, sentimentuarekin egitea beharrezkoa da, baina ez ordea, era sentimental batean.
Loczyren printzipioak hauek ziren, hasteko, autonomia nabarmentzen da, umeari bera bakarrik saiakerak egiten utzi behar diogu, bere helburuak lortzeko, bigarrenik, harreman afektibo pribilegiatuak dituzte, zaintzaileen(helduen) eta umeen arteko harremana berdinen arteko harremana da, baita haien artean mota guztietako elkarrizketak izaten dituzte, bai arazoetaz edota beldurretaz hitz egiteko. Hirugarrenik, estabilitatea eta zainketaren jarraitasuna, instituzio hau, oso pentsatuta dago umeei segurtasun bat emateko, baita umea era aske batean jokatzen du, zaintzailea urrunetik begiratzen ditu, behatuta ez sentitzeko. Azkenik, bere buruaz eta bere inguruaz kontziente izatearen printzipioa dago.
Emi Pikler, haurrari begiratzen dio eta ez bere etorkizunari, garrantzitsuena haur bakoitza da, bakoitza behar duen denborarekin eta bakoitza bere bidearekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario