Egun on, ohitura galdu gabe, hemen nago beste igande batez, aste honetan irakasle berria etorri da eta eskolak modu desberdin batean bideratuko dituela esan zigun. Astea hasi bezain laster moduloko taldeetan batzeko eskatu zigun, zozketa baten bitartez aurkezpenak zein ordenetan egingo diren jakiteko. Nire taldekideei eta niri lehengo taldea izatea tokatu zitzaigun, egoeraren azketari buruz hitz egin behar genuen, eta guk aurkeztu genuenez, aurkezpena eskuragarri daukat, horregatik hemen azpian uzten dizuet espero dut zuen gustokoa izatea.
Argitu behar da, aurkezpena egin aurretik, Maitanek egoeraren azterketari buruz hitz egin zuela, zertaz hitz egin behar genuen hobeto jakiteko.
Egoeraren azterketa, gure errealitatea hobeto ezagutzeko esota lana hobeto antolatzeko eta planifikatzeko. Egoeraren baliabideak eta puntu indartsuak aprobetxatuko
ditu eta baita errealitatearen arazo nagusiei aurre egingo ditu. Egoeraren azterketa egoki bat egiteko pausu batzuk jarraitu behar dira; lehenengo pausua zer aztertu nahi dugun jakitea da, bigarrena, iturri desberdineko informazio interesgarria bilatzea da, hirugarrena, bildutako informazioari irudi orokor bat ematea da. Azkenengoetan, ondorioak ateratzea du helburu, horretarako, zer erabili den zehaztu behar da eta baita lehentasunak erabaki behar dira. Gero, ondorioak planifikazioan erabiltzeko.
Lehentasunak izatearen irizpide batzuk daude:
1. Egoeraren larritasuna kontuan hartzea.
2. Egoera horrek ekar ditzakeen ondorioak, egoera konpondu ezkero.
3. Egoera konpontzeko ditugun aukerak (giza
baliabideak, baliabide materialak, baliabide
ekonomikoak, denbora, espazioa, etab.)
Azkenik, egoeraren azterketarekin amaitzeko, esan beharra dago aldagai desberdinak daudela, eta kontuan hartu behar direla. hauek dira: Ingurua, gela, ikastetxea, umeen familia, irakatsi nahi dena eta norbera.
Eskolan egin genuen aurkezpena oso ondo egon zela uste dut, hala ere, bestaldetik, informazio osagarria bilatzera animatu naiz, hemen azpian aurkituko duzuen aurkezpena planifikazioari buruz izango da, zer den planifikazioa, zergatik planifikatzen den, Haur hezkuntzan planifikatzea beharrezkoa den ala ez eta zergatik, zer da Haur Hezkuntzan gehien planifikatzen dena... Horrelako informazioa izango duzue, ez da oso luzea, baina lagungarria da alde batetik planifikazioa zer den, eta zertarako balio duen jakiteko eta bestetik, Haur hezkuntzan oinarrituta baitago eta etorkizunean Haur Hezkuntzako irakasle moduan lan gin nahi dugulako, eta horretarako gauza sinple batzuk jakiten hasi behar dugu.