Aniztasuna eskolan

Aniztasuna eskolan

miércoles, 17 de mayo de 2017

IRAKASGAIAREKIN ETA UNITATE DIDAKTIKOAREKIN AMAITZEN!!

Hamabost astean kokatzen gara, kurtsoa amaitzear dago, ia konturatu gabe pasa egin da dena. Orain oso gutxi geratzen da oporretan pentsatzen asteko eta lagunekin udaz gozatzeko.

Aste honetan, aurreko astea amaitu genuen gai berberarekin gaude, hau da, plangintza didaktikoko aurkezpenekin. Ezberdintasun bakarra da, gaurko honetan klase handian aurkezten dela eta apur bat gehiago kostatzen zaigula hainbeste jenderen aurrean espresatzea, urduriegi jartzen garelako. 

Aste honetako lehenengo aurkezpena nire taldea egin du, guk aukeratutako gaia landareak izan dira. Plangintza Didaktiko hau Deustuko Ikastolan burutuko da, 5 urteko gelan hain zuzen ere. Proiektu honen iraupena hiru astekoa izatea erabaki dugu; gaia barneratzeko denbora nahikoa delako eta gehiago luzatzea haientzat aspergarri edo errepikakorra suerta daitekeela uste dugulako.

Hiri handi bateko ikastola denez, sumatu dugun lehentasun nagusiena, haurrek naturarekin duten kontaktu esakasa dela; beraz, landareak eta natura ezagutzea aberasgarria izango da haientzat. Gainera, gizartean naturari ez zaio hainbeste garrantzia ematen eta hori bultzatzeko asmoarekin egin dugu. Gai hau aukeratu dugun beste arrazoia da hainbat jarduera egin daitezkela haurrekin; adibidez, hosto eta lore ezberdinak bereizten ikasteko, lore pozoitsuak ezagutzeko, lore eta erleen arteko harremana eta hauen funtzioa ezagutzeko... eta, batez ere, esperimentazioa garatu eta lantzeko aukera bikaina dela uste dugulako. Azkenik, jarduera hauek guztiak kanpoan egiteko aukera paregabea dela dakigunez, gai hau aukeratzeko pisuzko arrazoietako bat izan da. Jarduera bakoitza hezkidetza sustatzea du helburu, hau da, ekintza guztiak denen artean egitea aukera berdina izanez. Modu honetan, haurrek esperimentazio eta azalpenen bidez beraien eguneroko bizitzan aplikagarriak diren ezagutzak barneratzeko aukera izango dute.

Pentsatu genituen jarduera guztietatik, klasean bakarra aurkeztea erabaki dugu, hori hain zuzen ere, esperimentazioarena izan da (ereintzea). Horretarako, bideo bat jarri dugu, oinarrizko eta hasierako ezagutza batzuk barneratzeko eta haziak a zer nolako baldintzak behar dituzten hazteko, hau da, (ura, eguzkia, beroa, iluntasuna...) bideoa jarri ondoren, 5 boluntario eskatu genituen, haziak ereintzeko.
 Jarri genuen bideoa hurrengoa izan zen.



Bigarren aurkezpena planetei buruzkoa izan zen, eta Anie, Maddi Ruiz, Iñake eta Julene aurkeztu zuten. Hasteko, bere gaian sartzen joateko eta adi egoteko, youtubetik bideo bat jarri zuten, planetei buruzkoa. Ene Kantak sortutako abesti bat izan zen, talde honek abestiak sortzea erabaki du, koreografia errezekin, txikientak dantzatu ahal izateko eta euskara sustatzeko. Gainera, lortutako etekinaren zati bat, euskera sustatzeko lan egiten dutenei laguntzen die. Adibidez, Euskalherria irratia, Mailope edota Nafarroako bertsozale elkartea. Ondoren, Planeta guztien ezaugarri batzuk aurkeztu zituzten eta horrekin bukatzerakoan taldeetan bakoitzari tokatu zitzaigun planeta marrazteko gai izan behar ginen. Nire taldeari neptuno planeta marraztea tokatu zitzaigun, eta egia esanda nahiko ondo marraztu genuen. Haien unitate didaktikoa amaitutzat emateko, Takolo, Pirritx eta Porrotxen abesti bat jarri zuten, "Saturnino" abestia hain zuzen ere, hemen azpian uzten dizuena.

                         

Hirugarren aurkezpena, Nasa taldea egindakoa izan zen, eta haurrak kontinente bakoitzeko animaliak ezagutzea zen haien helburu nagusia. Klasean kontinente bat aurkezteagatik, Ozeania aukeratu zuten, eta hango animalia bezala bi aurkeztu zituzten, koala eta kanguroa eta haiei buruzko ezaugarriak eman zituzten. Jarduera burutzeko ordea, patiora jaitsi behar izan ginen eta han jolas batera jolastu genuen. Talde honek,  Stop jolas ohikoan oinarrituta, antzeko jolas bat sortzea bururatu zitzaien. Jolas honetan, kanguroak bagina bezala salto egin behar genuen, harrapatzen zuena ordea, korrika zihoan eta kanguroei harrapatzea zeukan helburu, baina hori bai, kanguroa stop esanez gero, ezin izango zuen harrapatzeko aukera izango. Hurrengo aurkezpena, kultura arteko gatazkekin amaitzeko helburuarekin egin zuten, gehienetan, beste kulturetakoak dira baztertuak geratzen direnak, eta aurreko taldekideen gaia bera aukeratu zuten, (animaliak) umeentzat erakargarriak direlako.  

Proposatu zuten jarduera, patioan jolas bat egitea izan zen. Klase osoa begiak itxita geneukalarik, animalia bat izendatu ziguten eta gero animalia horren soinua eginez, guk bezalako animaliekin elkartzeko. Horren ostean, taldekide guztiak taldeetan banatuta zeuden, bi izan ezik, txerria eta txoria. Jolasarekin amaitzeko, baztertuta zeuden animaliei, guztien artean besarkatu behar izan genituen, eta erakutsi behar genien haiei ere maitatzen genituela.

Azkenengo egunera arte egon ginen aurkezpenak egiten, egun horretan 3 aurkezpen egin ziren.

Lehenengo aurkezpena, Gasteizeko eraztun berdeari buruzkoa izan zen eta Xabi, Lur, Itxaso eta Sara izan ziren plangintza didaktiko honen partaideak. Haien proposamena Salburua ikastolan txango bat egitea zen, eta han haurrekin animalia desberdinak behatzeko aukera izango zuten. Baita animalia horien soinuak bereizi behar zituzten. Aukeratu zituzten jarduera guztietatik, bi aurkeztera hausartu ziren. Lehenengoa, hamabi ezberdintasunak aurkitzearen jolasa, horretarako bolondres bat eskatu zuten eta ni inolako zalantzarik gabe laguntzeko prest atera nintzen, eta gero zikoin bat marrazteko era interesgarri bat erakutsi zuten.

Bigarren aurkezpena, Urtaroei buruzkoa izan zen, Tania, Nagore, Naiara, Aitziber eta Sara egindakoa. Eskoriatzan egiteko proposatu zuten, Luis Ezeiza Ikastolan hain zuzen ere, eta bost urteko umeentzako bideratuta zegoen. Haiek egindako bideo bat aurkeztu zuten, non eguraldi aldaketaz hitz egiten zuen eta hori animalia desberdinentzako suposatzen zuena, animalia gehienentan migrazioa sortarazten zuen. Gero, egindako txangoan oinarrituta hainbat jarduera egiteko posibleak zirela esan zuten, eta aurkeztu zituzten jarduera guztietatik, nik batzuk aipatuko dizkizuet, hala nola: Insektuak eta anfibioak ezagutzea, mikrobioak ikustea, ekosistema hori ikustea, edota animalien patak edota zangoak bereizten ikasteko aukera izatea. Azkenik, ebaluazio moduan, post-it bat eman ziguten ikasle bakoitzari eta aurpegi pozik bat edo triste jarri behar genuen, haien jarduera gustatu bazitzaigun adierazteko.

Azkenik, plangintza didaktikoen aurkezpenekin bukatzeko Maddi Pelaez, Irene, Nagore eta Maira egindakoa kontatuko dizuet. Hauek pelikula desberdinetako abestiak aukeratu zituzten gaia bezala, eta haien helburua abesti desberdinak identifikatzea zen. Ondoren, bigarren jarduera moduan, taldeka boluntario bezala atera behar ginen eta mimika eginez film bat aurkeztu behar izan genuen, eta atera ziren film batzuk hauek izan ziren: Autobus magikoa, Hiru txerritxoak, Doraemon eta Kalabaza tripontzia. Izan ere, azkenengo hau, 1984an sortutako filma izan da, Berasategiko lehenengo metraje luzeko filma izan zen. Gainera, Euskal Herriko historiako lehenengo filmatzat hartu da.

Azkenik, lauhileko guzti honetako Didaktikako irakasgaiari erreferentzia eginez, asko ikasi dudala esan dezakedala uste dut. Aipatu beharra baitut, nire lehenengo aldia izan dela didaktikarekin harremanetan jarri eta sakonki landu dudala. Gainera, nire etorkizuneko lanbiderako oso beharrezkoa dela ohartu naizenez, garrantzi handia eman diot ikasgai honi.

Aurretik esan dudanez, lau hilabete hauek baino lehen ez nekien ezer didaktikari buruz, eta unitate didaktikoa lantzen hasi ginenean apur bat galduta nenbilen; lehenengo kontaktu bezala, artikulu batzuk irakurtzuk irakurri genituen eta esan dezaket unitate didaktikoaren kontzeptua oso argi geratu ez zitzaidala. Horren ostean, Maitanek apurka apurka unitate didaktikoa sortzeko behar ziren atal guztiak azaltzen hasi zen. Izan ere, bere azalpenak nahiko ondo ulertzen nituen, baina gero, gure unitate didaktikoaren gaia hartzerakoan eta teoria guzti hori praktikara eramaterako orduan zailtasun asko aurktezten zitzaizkidan. Beraz, nahiko agobiatuta nengoenez, tutoretza batera joatera erabaki nuen eta han ideia gehienak argitu nituen (helburu orokorren eta espezifikoen diferentzia, nola adierazi behar ziren; edukietan, prozedurazko, kontzeptuzko eta jarrerazkoen arteko desberdintasunak...). 

Nire ustez, plangintza didaktiko bat sortzea, nahiz eta lan handia eskaini duen, baliagarria izan dela esan dezaket eta baita izan ditudan akatsetatik asko ikasi dudala. Gainera, irakasgaia modu egoki batean bideratuta egon dela uste dut, klase asko era autonomo batean lan egiteko aukera izan dugulako edota talde lanean (berdinen artean) plangintza didaktikoa aurrera eramateko. Hau etorkizunari begira, egoki iruditu zait, gure burua gela baten barruan ume kopuru handiarekin ikusiko dugulako eta hortik gu bakarrik ateratzen behar izango dugulako (kasu honetan, taldea bakarrik irtenbideak bilatu behar izan ditu). Bestetik, irakasgai hau, momentu batez irakasleak izateko aukera utzi digu, eta klase osoaren aurrean gure unitate didaktikoaren atal bat aurkezteko, azaltzeko eta jarduera bat burutzeko denbora izan dugu. Aurkezpenei esker, pixkanaka pixkanaka jendearen aurrean hitz egiteko neukan "beldur" hori kentzen lagundu dit eta baita modu lasaiago batean aurkeztea lortu dut.

Orain bai, aurtengo ikasturtearekin amaitzeko eta bloga ahalik eta modu onenean ixteko, beharrezkoa iruditzen zait lauhilabete honetan asko ikasi dudala azpimarratzea, eta Didaktikak nire etorkizuneko irakasle lanbidean izango duen garrantziaz ohartzea. Honekin batera, nire irakaskuntza- ikaskuntza prozesuan parte hartu dutenei eta behar izan dudanean lagundu didatenei eskerrak ematea nahi izango nuke. Beraz, mila esker batez ere kurtso honetan zehar nirekin lan egin duten kide guztiei; bai guztien artean izan ditugun harremanengatik, bai, bizi izan ditugun esperientziengatik, eta mila esker Maitaneri, aurrera eraman duen metodologiagatik, lehenengo egunetik nahiko dinamikoa izan delako, azalpen argiak eman dituelako eta talde lana sustatzen lagundu duelako.

PLAZER BAT IZAN DA HAMABOST ASTEZ HEMEN IDAZTEA, HURRENGORA ARTE :)

martes, 16 de mayo de 2017

14. ASTEA

Aste honi hasiera emateko, klasekide batzuek (Amaia, Ane, Itxaso eta Garazi) aurkezpen bat egin zuten.
Hemen utziko dizuet zertaz hitz egin zuten, batez ere, haurrekin izandako esperientziei buruz izan zen eta ikasitakoa aurkeztu zuten.

EGOKITZAPENA
-familia eta gurasoekiko atxikimendua: hasieran aurreskoletara aita eta amarekin joaten dira seguru sentitu arte. Hala ere, ondo egokitzen ez bada, familiarengan, haurrarengan eta eskolan eragiten du.
-Familia eta irakasleen artean enpatia dagoela erakutsi behar da.
- Errutinaren bitartez, segurtasuna lortu.

HARRERA ETA IRTERA
-Haien arteko elkarezagutza
haurra protagonista izan behar du
- Sentimenduak eta emozioak azalaratzeko momentua da, eta batzuentzat zaila izaten da batzuetan.
- KONPLIZITATEA egon behar du irakasleen eta familien artean.
-Irteeretan irakasleen eta familien arteko elkarrizketa: zelan jan, zelan egin duen lo, zelan portatu...

JOLASA
-Espazioa kontuan hartu behar da,
antolakuntza desberdinak egin behar dira, adibidez txokoetan.
-Gehienetan, materiala eta balliabideak hautatzerako orduan ikaslea menpe dago, irakaslea guztia aukeratzen duelako.

HAMARRETAKO
-esperientzi ezberdinak: Askotan abesti batekin asoziatzen dute hamarretakoa
-Guztiak antzekoa jatea saiatzen da: adibidez, Bol bat pasatu fruta desberdinekin haiek sardexka batekin hartzeko. Horrela autonomia landuko da eta baita esku koordinazioa ere.
- Batzuetan makinista besteei janaria batu.
Janaria:gaileta + fruta
- Errutina lortu nahia.

ZAINTZA: Pikler

- Harreman, arreta, errespetua.
- Plazerrean oinarritu.
- Haurra pertsona aktiboa.
- Hezitzailea haurrari etengabe zer egingo duen azaltzen dio.

Pardela nola aldatzen den azaldu zuten, baita biberoia nola prestatzen den.
- Biberoia etengabe garbitu eta desinfektatu egin behar da.
- BIDEROIA PRESTATZEKO:
1. Ura bota
2. ura berotu
3. polboak bota.
4. astindu
5. eskuan probatu ea bero dagoen.
Haurrari utzi biberoia:autonomia sustatzeko edota fruta eskuan eman bera bakarrik jateko.

SIESTA
Bazkaldu eta gero jolas librea eta gero siesta
- Txupetea jarri +musika erlaxatzeko eta batzuk pelutxea behar dute
-momentu gogorrena da: urduri jarri, beldurra, negar egin, atxikimendu irudia hurbil izan behar dute, hau da, txupetea eta pelutxea.

Azkenik, ondorio bezala aipatzekoa da, eskola guztiak antzekoak direla; baina, hala ere, eskola desberdinak izanda, errutina desberdinak izango dituzte.

Aste honetan ere, ostiralean zehazki, hau da, talde txikian, plangintza didaktikoko aurkezpenak egiten hasi ginen.

Lehenego taldea, Uxue, Irati, Cristina eta Martín osatzen zuten. Haien aurkezpena animalien eta baita naturaren soinu batzuk bereiztean oinarritu zen. Gero, norbera bere lana ebaluatzeko, autoebaluazioari garrantzia eman zioten, batez ere, haurraren autonomia bultzatzeko helburuarekin, eta baita ere ebaluazioari dagokionez taula bat egin zuten, ume guztiak behatu ahal izateko.

Bigarren taldea, Zuriñe, Maider, Maialen, Janire eta Ainitze, paisaiei buruzko unitate didaktikoa egin zuten, eta paisaia desberdin guztiak ezagutzea eta bereiztea zen helburu nagusia. Proiektu hau, bi urteko haurrentzako zuzenduta zegoen eta paisaiak ezagutzeko formarik eraginkorrena ipuin bat kontatzea zela erabaki zuten.

Hirugarren taldea, eta aste honetan aurkezpena egin zuten azkenak, Jon, Emma, Elena eta Jone izan ziren. Haien proiektua zuhaitz mota desberdinak ezagutzea zen. Horretarako, klase guztia patiora abiatzeko esan ziguten, eta bikoteka jarriz, bi hosto desberdin pilatu behar izan genuen. Ondoren, Hartutako hostoak folio batean kalkatu behar izan genuen; azkenik, guztiok elkarrekin mural bat osatzeko.

domingo, 7 de mayo de 2017

13. ASTEA

Aste honetan plangintza didaktikoaren azkenengo atalarekin amaitu dugu, atal hori ebaluazioa da. Hau irakasleak kurtso amaieran egiten dutena, ikasleei buruz egiten den zerbait edota azterketa edo kalifikazio bat  baino zerbait gehiago da; honekin batera faktore asko inplikatuta daude. Guztien artean hauek izango ziren batzuk: autokontzeptua eta autoestimua, frustrazioa, metakognizioa, autonomia, justizia, aukera berdintasuna...

Ebaluazioari aurre egiteko, ebaluatu nahi dugunari buruzko informazioa jaso, patroi edo irizpide batzuekin konparatu behar dugu,  analisia egin, kalifikatu eta baita aldaketa prestatu. Ebaluazioarekin hasi baino lehen, kalifikazio eta ebaluazioaren arteko desberdintasunak ezagutzea beharrezkoa da,  kalifikazioari dagokionez, bere helburu nagusia lan bati edota azterketa bati balio bat ematea da, gehienetan modu numeriko batean azaltzen da, ebaluazioa ordea, oo paper zabala jorratzen du, bere helburu nagusia hezkuntza prozesuan parte hartzen duten elementuak hobetzea da.

Klasean egindako aurkezpenetzan esan duten bezala,ebaluazio mota desberdinak daude. Alde batetik sumatiboak, tutoreak azterketa partzialak eta bukaerakoak egiten dituenean, ikasleen etekinak kalifikatzeko, eta bestetik, Formatiboa, Tutoreak, behaketatik edo jarritako azterketatik ateratako datuak analizatu, ikasleen eta irakasgaiaren garapena hobetzeko. Ebaluazioari dagokionez, gehienbat uste da, kurtxoaren amaieran ematen dela, baina, hala ere, hori ez da guztiz egia, kurtxo amaieran ez ezik, hasieran eta erdian ebaluatzea  ere bere garrantzia du. Hasierakoa, unitate didaktiko baten hasieran ematen da, eta hemen tutoreak, ikasleekin elkarrizketak izaten dituzte, aurre ezagutzak, prozedurak eta balioak ezagutzeko. Erdikoa, ikasturte osoan zehar ematen dena da, tutoreak, behaketa  baten bidez, ikasleei laguntzeko eta bere lana hobeto antolatzeko balio du, eta azkenik, garranti gehien ematen zaionari, amaierakoa, honetan,  ziklo baten bukaeran, tutoreak, ikasle bakoitzak egin dituen aurrerapenei buruzko balorazioa egiten du, baita ere ia hobekuntzak egin behar diren ala ez hemen aztertzen da. Barruko edo Kanpoko ebaluazioa ere badago, Barrukoa, Zuzendaritza-taldeak, irakasleekin batera, ikastetxearen kalitate pedagogikoa ebaluatzea du helburu, kanpokoa ordea, hezkuntza Sailak aukeratutako adituen batzordeak ikastetxe berberaren kalitate pedagogikoa ebaluatuko dute.

Ebaluazio mota desberdinekin amaitzeko, talde batek egindako aurkezpenari erreferentzia egingo diot, hain zuzen here, NASA taldekoari. Ebaluazioaz hitz egiteko, klasekide guztiei folio batean etxe bat zuhaitz bat eta mendi bat marrazteko eskatu digute. Ondoren, lau bolondres eskatu dute, arbelera ateratzeko. Pertsona bakoitza bere marrazkia aurkeztu behar izan du eta baita ere marrazki horri buruzko azalpena eman behar izan dute. Beraz, hori egiterako orduan autoebaluazioa egiten ari dira, hau da, bakoitzak, berak egindakoaren arabera hitz egiten du eta bere lana ebaluatzen du. Ondoren, bakoitza bere b¡marrazkiari buruzko ebaluazioa egin ondoen, beste kideen artean aldatu dute marrazkia, eta kideek marrazki hori ebaluatu behar dizan dute, marrazkiaren alde onak eta alde tzarrak aztertuz. Honekin batera, Koebaluazioa lantzen da, hau da, berdinen arteko ebaluazioa (marrazkia aldatzea eta beste ikasle batzuk ebaluatzea). Azkenik, irakasleari eman dizkiote marrazki guztiak, berak azkenengo em¡baluazioa egiteko. Irakasleeak ikasleei egindako ebaluazioa Heteroebaluazioa da.

Azkenik, ebaluazio sistema bat prestatuta izan behar da. jakin behar da zer ebaluatu, noiz ebaluatu, lehen esan dugunez hainbat aukera dago, kurtso hasieran, erdian edota amaieran. Ebaluatzeko erabiltzen diren  tresna ohikoen artean, behaketa, elkarrizketa eta test-a edo azterketak ditugu. Nork ebaluatuko duen jakitea ezinbestekoa da, eta horretarako hiru aukera mota daude, autoebaluazioa, heteroebaluazioa eta koebaluazioa eta azkenik, gauzarik garrantzitsuenetarioen artean, jasotako   informazioa zertarako erabili  eta baita ere egingo den ebaluazioa.  Hainbat arrazoien artean hauek ditugu:
  • Haurrei ikaskuntza eta garapen prozesuan laguntzeko.
  • Haurrak promozionatzeko ziklo batetik edo etapa batetik bestera, umeak sailkatzeko
  • Gurasoekin batera egingo dugun lana hobeto bideratzeko.
  • Gure lana eta gaitasunak hobetzeko.
  • Ikastetxea hobetzeko.

Barandiaranen elkarrizketa ere dugu, ebaluazioaren inguruan hitz egiten duelako eta umeen tako egokiena denari buruz hitz egiten duelako. Askotan, umearen garapena helduen esku dago eta hori aldatu ahal izateko oinarritik hasi behar gara, eta horretarako zoriontasunean zentratu behar gara. Bestetik, gaur egungo gizartean, balio dutenen (unibertzitatera joaten direnek) eta balio ez dutenen (goi mailako gradua egiten dutenek) arteko desberdintasun handiak sortzen dituzte, eta ez zen horreal izan behar, gizarte honetan parte hartzen dugun guztiok garrantzia daukagu eta guztiok gauzak batzuetarako edo beste batzuetarako balio dugu, beraz, nahiz eta karrera bat ikasi edo ez guztiok errespetatu behar ditugu eta gainera bakoitza gaitasun batzuk izango ditu. 

Amaitzeko, honekin esan nahi dena da, lehiaketa bat bezala hartu behar ez dela, eta ezinezkoa dela gizarteko atal bati baztertzea ezin dutelako ikasketa batzuk burutzeko gai.